Aurten ere "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" Zumaian
Kanpainaren helburua da tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea. Batetik, kontsumitzaileak aktibatu nahi dira euskara erabiltzera; eta bestetik, merkatariak eta ostalariak euskaraz atenditzera animatu nahi dira.
Iaz bezalaxe, Zumaiako Udalak kanpaina bat jarri du abian: "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz". Beste erakunde batzuekin elkarlanean, batez ere abenduan egingo da, Gabonei begira. Helburua da herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea. Batetik, kontsumitzaileak aktibatu nahi dira euskara erabil dezaten; bestetik, merkatariak eta ostalariak ere bezeroei arreta euskaraz ematera bultzatu nahi dira.
Zumaiak ere kanpainarekin bat egiten duela adierazteko orri edo karteltxo batzuk zabalduko ditu Udalak, eta oihalezko poltsa batzuk ere jarriko ditu merkatarien eskura. Udalak zumaiarrak gonbidatu nahi ditu Gabonetan eta urte osoan euskaraz saltzen eta erosten jarrai dezaten.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Zumaia bizitzeko da
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22



