'Barrutik' argazki lehiaketak baditu irabazleak
Helduen saria Igor Alday Garaterentzat izan da, eta haur eta gaztetxoen saria Nahia Garcia Lopezi eman diote. Denera 150 argazki inguru aurkeztu dituzte zumaiarrek, eta guztiak baleike.eus orrialdean daude ikusgai.
Etxean egoteko agindua arintzeko 'Barrutik' argazki lehiaketa antolatu zuen Udalak, Baleike hedabidea, Distira argazki elkartea eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean.
Epaimahaia Kultur eta Turismo sailetako teknikariek, eta Distira eta Baleikeko ordezkariek osatu dute, eta bi sari banatu dituzte. 16 urtetik beherako atalean 46 argazki aurkeztu dituzte herritarrek, eta epaimahaiak Nahia García Lopezen argazkiari eman dio saria, Gertu elkartearen dendetan kultur edo kirol materialetan erabiltzeko bale bat. 16 urtetik aurrerako atalean berriz, 97 argazki aurkeztu dituzte eta irabazlea Igor Alday Garate izan da; sarituak Gertu elkarteko jatetxe batean afaria lortu du.
Lehiaketan parte hartu duten guztien artean Gertuk emandako 50 euroko bi erosketa txartel zozkatu dituzte, eta honakoak dira irabazleak: Sonia Alvarez eta Ugaitz Guerra.
Lehiaketara etxean edo etxetik ateratako 140 argazkitik gora aurkeztu dituzte zumaiarrek, eta gaurtik aurrera baleike.eus-en izango dira ikusgai horiek guztiak.
16 urtetik beherakoen atalean irabazlea: Nahia García Lopez

Ikusi aurkeztutako argazki guztiak: 16 urtetik beherakoak
16 urtetik gorakoen atalean irabazlea: Igor Alday Garate

Ikusi aurkeztutako argazki guztiak: 16 urtetik gorakoak
'Barrutik' egitasmoa, egoera arintzeko
Zumaiako Udalak sustatutako "Barrutik" kultur egitasmoak etxean egoteko agindua arintzea eta sormena bultzatzea ditu xede. Argazki lehiaketak eman zion hasiera ekimenari, eta orain literaturaren txanda iritsi da. Apirilaren 26ra bitartean jasotako lan guztien artean Gertu merkataritza elkartearen bi sari zozkatuko ditu Udaleko Euskara zerbitzuak.
Euskarazko poesia, bertsoak eta ipuinak eskatu dituzte, eta lanak jaso ahala bilduma batean jasoko dituzte, zumaiar guztiek irakurri ditzaten. Lanak euskara@zumaia.eus helbidera bidali beharko dituzte herritarrek, apirilaren 26ra bitartean. Irakurri egitasmoaren ezaugarri eta baldintzak lotura honetan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06




