Baso Magikoa egokitzeko lanen zati bat ordaintzeko 42.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalak Zumaienari
Baso Magikoa herritar guztientzat irekita egongo da ikastetxeko ordutegitik kanpo. Domoa itxita egongo da, baina herriko eragileen beharren arabera ekitaldietarako irekiko da.
Zumaiena ikastetxearen kanpoan osatzen ari diren gunearen erabilerak interes publikoa duela ulertuta, eta herritarren zein herriko eragileen eskura espazio berri bat izanik, Baso Magikoa finantzatzen laguntzeko dirulaguntza zuzena emango dio Udalak Zumaienari. 42.000 euro horiek Baso Magikoan dagoen Domoa eraikitzeko lanen zati bat ordaintzeko erabiliko dira.
Baso Magikoa, Zumaienako gainontzeko kanpo azpiegiturak bezala, irekita egongo da ikastetxeko ordutegitik kanpo ere. Domoa deritzon gunea itxita egongo da, eta herriko eragileen beharren arabera irekiko da, ikastetxeko beste espazioak bezala.
Zumaiako Udalak eta Zumaiena ikastetxean lau urterako hitzarmena sinatu zuen iazko abenduan, Zumaienako instalazioen erabilera ahalbideratzeko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



