Basondora irteera egingo dute Ludotekako lagunek maiatzaren 5ean
Ikasturteko azken familia irteera izango da, eta LH1-6 bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ekintza da. Izen-ematea apirilaren 24tik 30era egongo da zabalik, Ludotekan bertan. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa bada, zozketa egingo dute.
Basondo Kortezubin kokatutako basafaunaren babeslekua da. Bere 60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basanimali nagusiak aurki daitetzke: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere. Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden eta hurbiletik ikusi ditzazkezun beste espezie batzuk aurkituko dituzu ere, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.
Zumaiako familiek ingurune berezi hori taldean ezagutzeko aukera izango dute maiatzaren 5ean. Ikasturteko azken familia irteera izango da, eta LH1-6 bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ekintza da. Goizeko 10:00etan Ludotekan bertan elkartuko dira, eta egun berean egingo dute buelta, 17:30erako.
Ekintzan parte hartu nahi dutenek apirilaren 24tik 30era bitartean eman beharko dute izena, Ludotekan bertan. Haur bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko dira, eta 15 euro pertsona heldu bakoitzeko. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa bada, zozketa egingo dute.
Irteeraren inguruko zalantzak dituztenak Ludotekako hezitzaileekin harremanetan jarri daiteze, Ludotekara bertara joanda, ludoteka@zumaia.eus e-mailera idatzita edo 943143264 telefono zenbakira deituta.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



