Bigarren bonu programa bat abiatuko du Udalak, merkatari eta ostalari guztiei zuzendutakoa
Komertzio, denda, taberna eta jatetxe bakoitzari bono kopuru bat banatuko zaio, eta egoerak ahalbideratzen duen momentuan erabili ahal izango dituzte. Azaroaren 15era bitartean eman beharko dute izena, turismo bulegoan.
Zumaiako merkatari eta ostalari guztiek ‘Gabonetako ErrotaHerria’ programara atxikitzeko aukera izango dute. Horretarako Turismo bulegoan aurkeztu beharko dute eskaera orria, presentzialki edo turismoa@zumaia.eus helbidera bidalita. Azaroaren 15a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.
Egun bizi dugun egoera ezegonkorra kontutan hartuta, eta taberna eta jatetxeak ixteko agindua indarrean sartuko den honetan, Udalak nabarmendu du bonoak erabiltzeko epea malgua izango dela. Eskaera egiten duen bakoitzari bono kopuru bat banatuko zaio eta egoerak ahalbideratzen duen momentuan erabili ahal izango dituzte. Zumaiako Udalak 34.000 euro bideratuko ditu neurri honetara, eta bonuei esker, 15 euroko erosketa edo kontsumoagatik 5 euroko deskontua egin ahal izango diete bezeroei.
Taberna eta jatetxeak itxita egoteko agindua indarrean egonik, sektore horrek berriz irekitzeko aukera duenean erabili ahal izango ditu bonoak. Eskaerak etxera eramateko prestatzen dituzten jatetxe eta tabernen kasuan, orain ere baliatu ahal izango dituzte, hala nahi badute. Gainontzeko denda eta komertzioen kasuan, izen-emate prozedura amaitu bezain pronto baliatu ahal izango dute programa.
Eskaera orria (epea: azaroak 15)
Udaberrian ‘ErrotaHerria’ bonu kanpainarekin, konfinamenduagatik itxi behar izan zuten edota irekita edukita ere galerak izan zituzten komertzioak lagundu zituen Udalak. Oraingoan baldintzak betetzen dituzten tabernari eta merkatari guztiek parte hartu ahal izango dute ‘ErrotaHerria’ kanpainan.

Herriko komertzio eta ostalaritzan inpaktu positiboa eragitea, eta erosketak herrian bertan egiteko ohitura sustatu eta erraztea dira helburu nagusiak. Zentzu berean, Udalak herritarrei eskatzen die, inoiz baino gehiago, komertzio txikiaren aldeko apustua egin dezaten.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06




