Irakurgai dago Zumaiako Energia Estrategiari buruzko txostena
Iaz energiari buruzko azterketa egin eta gero, Zumaiako Udalak trantsizio energetikoaren gaiari helduko dio 'Aldaketa garaia da' izenburupean antolatutako jardunaldiekin. Bihar izango da lehen saioa, 18:30ean Aita Mari zineman.
Zumaiako Udalak energiari buruzko azterketa egin zuen iaz. Lan horretan herri mailan dauden gabeziak identifikatu, eta hobetzeko bideak jaso dira. Gainera, zenbait erronka eta bideorri bat zehaztu dira bertan: kontsumoa murrizteaz gain, bertan ekoizteko beharra nabarmendu da azterketan. Aitor Ossa energia teknikariak egin du ikerketa.
Zumaiako Energia Estrategiari buruzko txostena (2020)
Azterketa eginda, etorkizunera begira jarri, eta energiaren gaiari helduko dio Udalak. Bide hori herritarrekin batera egin nahi du, eta horretarako, energiaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Hala, bihar hasita, trantsizio energetikorako gakoak izango dira hizpide hiru saiotan. Herri mailan sortu daitezkeen alternatiben inguruan sakontzeko aukera ere izango da.
Energiari buruzko jardunaldiak, bihartik aurrera
Bihar (otsailak 23, asteartea) hasiko dira energia trantsizioari buruzko 'Aldaketa garaia da' jardunaldiak. Lehenengo solasaldian Euskal Herriko Unibertsitateko EKOPOL ikerketa taldeko Iñaki Barcena ikerlariak trantsizio energetikoaren inguruko oinarriak azalduko ditu.
Bigarren solasaldia martxoaren 2an izango da, eta energia politikekin lotuta udalerrietan dauden esperientziekin izango du lotura. Lehen zatian Aitor Ossa Rissanen energia teknikariak Zumaiako Udalarentzat egindako Zumaiako Energia Diagnostikoa aurkeztuko du. Bigarren zatian, Garestik (Nafarroa) etorritako gonbidatuak izango dira, bertako energia sorkuntza proiektuaz aritzeko.
Hirugarren eta azken solasaldia martxoaren 9an izango da. Solasaldi horretan, Zumaian bertan energia berriztagarria sortzeko planta fotoboltaiko eta energia komunitate kooperatiba proiektu berria aurkeztuko da. Mondragon Kooperatibako Krean taldeak Zumaiako Udalarekin elkarlanean garatuko duen proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu. Zumaian energia berriztagarria sortzeko bidearen lehen pausoa izango da proiektu hau, eta herritarrek parte hartuko dute bertan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
Energia
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26