Bihar irekiko dute Zumaiako Eguneko Zentroa
Bihar, ekainak 16, irekiko dute Zumaiako Eguneko Zentroa, erabiltzaile guztiek PCR frogan negatibo eman ostean.
Zumaiako Eguneko Zentroa segurtasun eta prebentzio neurriak beteta irekiko dute astearte honetan, ekainaren 16an. Ostiralean egin zieten zentroko erabiltzaile guztiei PCR proba, eta guztiek negatibo eman dutela jakinda, ateak irekiko dituzte berriro.
Gaur egun 17 erabiltzaile daude Eguneko Zentroan. Jakinarazi dutenez, 20 pertsonarentzat lekua dago zentroan, eta beharra duten herritarrei informazioa eman eta zentroa ezagutzeko aukera dagoela gogorarazi dute Gizarte Zerbitzuetako langileek. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetara deitu dezakete: 943 86 22 00.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



