'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan
Maiatzaren 17an (asteazkena) proiektatuko dute 'Casa Susanna' filma Aita Mari zineman. Hurrengo saioa ekainaren 7an izango da, eta sei film labur ikusteko aukera izango dute herritarrek. Bi emanaldietarako sarrera doakoa da.
Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren Zumaiara ere iritsiko da beste urte batez. Lehenengo saioa datorren astean izango da, maiatzaren 17an, asteazkenean. Sébastien Lifshitz frantziarrak zuzendutako Casa Susanna film dokumentala (2022) emango dute Aita Mari zineman. Bertsio originalean, ingelesez, proiektatuko da filma, euskarazko azpitituluekin. Saioa 19:30ean izango da, eta sarrera doakoa da. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatzen da filma, Estatu Batuetako landa sakonean, Catskill mendien magalean. Stonewall eta queer eta cishetero bezalako kontzeptuen teorizazioa baino lehen sortu zen Casa Susanna, emakumez janztea gustatzen zitzaien gizonak edo/eta emakume moduan identifikatzen zirenak hartzen zituen oporretako egoitza. Zuzendariak Casa Susannako bizitzari buruzko argazki eta dokumentazio grafiko bilduma eskerga bildu du dokumentalean, gaur egun 80 urte dituzten Diane eta Kate protagonisten ahotsarekin. Garai hartan, gizonak ziren eta erakunde sekretu horren parte ziren. Gaur transexualitatearen lehen garaietako kapitulu ahaztua kontatzen dute.
Bigarren saioa ekainaren 8an, ostegunean, izango da. Saio honetan, zazpi film labur ikusteko aukera izango da: Irrits (Zuz: Maider Oleaga), Ezohikoak (Zuz: Alejandra Bueno), Son (Zuz: Marta Nieto), Girls & the party (Zuz: Paloma Lopez), Arnasa (Zuz: Raúl Barreras), Perpetua felicidad (Zuz: Isa Luengo, Sofía Esteve), It´s a gray, gray world (Zuz: Seyed Mohsen, Pourmohseni Shakib). 19:30ean hasiko da saioa Aita Mari zineman, eta sarrera doakoa izango da.
Zinegoak 2004an sortu zen kulturaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez sexu aniztasunaren inguruan sentsibilizazioa lantzeko asmoz, eta 20 urteko ibilbidean zehar, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean, eta edizio bakoitzean bere publikoa handitu da, 2022an gertatu zen bezala, non 35.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte jarduera presentzialetan zein birtualetan.
Albiste erlazionatuak
Feminismoa
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
LGTBI
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Armairuaren inguruko bizipenak, zumaiarren ahotik 2023/02/24
- 'Terrazen ordenantza' berria, IV. Berdintasun Plana eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana onartu dituzte urteko azken udalbatzan 2022/12/23
Kultura
Zumaia bizitzeko da
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01