Ekhi Gaua, Estalapean
Ekhi Gaua etxetik ospatu beharko da aurtengoan, eta 22:30etik aurrera Estalapean ikusi ahal izango da herriko hainbat elkartek prestatutako bideoa. Aurtengo san juan gauean ez da San Juan Iturrian surik piztuko, ezta Gernika parkean ere, eta Udalaren izenean nabarmendu dute aurten ezin izango dela surik egin.
Ekhi Gaua etxetik ospatu beharko dute herritarrek aurtengoan. Mila Bakedano Astindu Dantza Elkarteko ordezkariak azaldu duenez bideo bat prestatu dute Ekhi Gauerako: “konfinamendu aldian pentsatzen aritu ginen zein izan zitekeen alternatiba, eta jendea gogotsu zegoenez bideo bat prestatzea erabaki genuen”.
Astindu elkarteko dantzarien, Inpernupeko Joareen eta txalapartarien dantza eta soinuen osatuko dute online ikuskizuna. Oier Romatet eta Idoia Zearretak prestatutako bideoa Estalapean (baleike.eus orrialdean) ikusi ahal izango da gaur bertan, 22:30ean.
Horrez gain, Udalaren izenean gogoratu dute aurtengo San Juan gauean ez dela San Juan Iturrian surik piztuko, ezta Gernika parkean ere, eta herritarrei adierazi die ezin izango dela surik egin.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



