Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez beste hamahiru plaza egonkortuko ditu Zumaiako Udalak
Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko. Deialdian parte hartzeko eskaera egiteko epea zabalik dago, ekainaren 26ra arte (hau barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Martxoan lau plaza betetzeko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, eta, oraingoan, beste hamahiru plaaza betetzeko deialdia zabaldu du. Egonkortze-prozesua administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko Enplegu Publikorako Eskaintza bat da, eta hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik osatuko.
Izen-emate epea zabalik dago dagoeneko, ekainaren 26ra arte (hau barne). Webgune honetan kontsulta daitezke oinarri-arauak eta prozesuaren inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean.
Deialdiak:
-
Giza baliabideen eta Euskara/Hezkuntzako administraria. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
HAZ-eko administraria. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Administrazio orokorreko teknikaria. Bi plaza LEHIAKETA bidez.
-
Informatika teknikari-laguntzailea. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Kulturako teknikari-laguntzailea. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Gizarte zerbitzuetako administraria. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikaria. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Ikastetxeko atezaina. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Kulturako atezaina. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Kontu-hartzailetzako teknikaria. Plaza bat LEHIAKETA bidez.
-
Peoia. Bi plaza LEHIAKETA bidez.
Jarraibideak:
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin-behineko balorazioak ikusgai 2024/11/29
- Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko emaitzak totalak ikusgai 2024/10/28
- Beste zazpi lanpostu publikoren egonkortze prozesuetako behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ere ikusgai 2024/10/16
- Bost lanpostu publiko egonkortzeko prozesuen barruan behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ikusgai 2024/10/15
Egonkortze prozesua
- Egonkortze prozesuen barruko euskara proben emaitzak argitaratu ditu Udalak 2023/11/06
- Egonkortze prozesua: merezimenduak egiaztatzeko epea zabaltzea, eta euskarako proba egiteko deialdia 2023/10/17
- [AKATS ZUZENKETA] Gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak 2023/09/15
- [ZUZENDUTA] Zabalik daude gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak 2023/09/13