Erronka zerrenda eta 45 ekintza zehatz, Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko
Lehenengo ekintza sentsibilizazio kanpaina bat izango da, eta 2023an zehar, Zumaiako LGTBI+ memoria landuko dute.
Azken urteetan, LGTBI+ kolektiboaren aldarrikapenak kalean ikusten diren arren, gaur gaurkoz oraindik ez da identifikatutako behar horiek neurri politikoetara eramaten asmatu. Izan ere, ezjakintasun handia dago oraindik, eta LGTBI+ pertsonen bizitza publiko eta politikoa ezkutuan egon da orain artean, eta ez da haien ahotsa kontuan hartu.
Hausnarketa eta hutsune horri tiraka 2020. urtean hasi zen lanean Zumaiako Udala, Eihera kooperatibaren bidelaguntzarekin. Hala, bideorri bat zehazteari ekin zioten iaz, proposamen guztiak marko baten baitan kokatzeko. Herriko kolektibo eta norbanakoak elkarrizketatu dituzte, eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika konkretuen zerrenda eta plana osatu dute.
Helburu eta erronkak sei ataletan banatu dituzte: ikusgarritasuna, sentsibilizazioa eta aitortza; eskuragarritasuna; sozializazioa eta partehartze komunitarioa; indarkeria gabeko bizitzak; akonpainamendua, zaintza eta babesa; eta zeharkakotasuna. Horiei guztiei erantzuteko, 45 ekintzako plana prestatu dute.
> Ikusi laburpen eskuorria
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
Zumaia bizitzeko da
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
LGTBI
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23



