Larraina euskara elkarteak eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute, Zumaian euskara eta euskal kultura sustatu eta zabaltzeko
Herriko festetan komunikazio kanpainak egitea edota Euskaraldiaren antolaketa indartzea izango dira Larraina elkartearen zereginetako batzuk. Bestelako ekimenak ere antolatuko dituzte: hitzaldi eta mahai-inguruak, irteera kulturalak, edota gazteen ikusentzunezkoen lehiaketa, besteak beste.
Larraina euskara taldea 2020an eratu zen lehenengo Euskaraldia antolatzeko sortutako talde eragilearen eskarmentua eta emaniko aukera baliatuta. Harrez gero, zenbait sentsibilizazio kanpaina eta ikerketa egin ditu, eta 2022ko urtarrilean formalki eratu da.
Larraina elkartearen helburu nagusia herriko euskararen erabilera sustatzea da, eta hainbat lan ildo ditu zehaztuta: euskararekin sentsibilizazioa handitzea, euskal kultura zabaltzeko ekimenak, euskararen erabilera handitzeko egitasmoak, euskararen lurralde desberdinetako euskaldunen arteko harremananak sustatzea, hizkuntza-eskubideak aldarrikatzea eta bere defentsarako guneak eskaintzea, euskararen egoeraren inguruko ikerketak egitea, edota hausnarketa eta eztabaida-guneak sustatzea.
Lan-ildo nagusiak horiek izanik, ekimen ugari antolatuko ditu Zumaian. Horietako batzuk dira honakoak:
- Sentsibilizazio kanpainak: herriko festetan euskararen erabilearen garrantzia eta bere presentzia ziurtatzeko kanpainak, 2022ko Euskaraldiaren antolaketa, eta ikus-entzunezko ekoizpen bat sortzea.
- Euskal kultura sustatzeko ekimenak: bertso afaria, Xabier Leteri buruzko solasaldia, herrialdeen arteko harremanak sustatzeko irteera kulturalak.
- Euskararen erabilera handitzeko egitasmo moduan, herriko gazteen ikus-entzunezko lehiaketa, herriko ikastetxeekin elkarlanean
Horiez gain, Larraina euskara elkarteak 2021ean abaina jarritako Zumaiako haurren sozializazioa proiektua burutu eta aurkezpen-lanak egingo ditu. Gainera, hausnarketa eta eztabaida-guneak sustatuko ditu udazkenean.
Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak aspalditik du harreman zuzena herriko euskaltzaleekin, eta Larraina sortu zenetik, eskuz esku aritu dira lanean bi aldeak. Orain, elkarte moduan eratuta, Zumaiako Udalak eta Larraina euskara elkarteak harremana formalizatu dute, lankidetza hitzarmen baten bidez. Zumaiako Udalak euskara sustatzeko konpromiso eta borondatea agertu du, eta aurrerantzean ere herriko elkarte eta kolektiboekin aritzearen garrantzia nabarmendu nahi du, horien lana eta konpromisoa eskertzearekin batera.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Elkarteak
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Larraina elkarteak eta Udalak bigarren urtez 2023/03/20
Zumaia bizitzeko da
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16



