Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita
Zumaiako Udalak dagoeneko zabaldu du epea bigarren deialdia euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko, gehienbat udako ikastaroei zuzendutakoa; urriaren 13ra arte egongo da epe hori zabalik. Bestetik, Zumaiako AEK euskaltegian matrikulatzeko epea ere zabalik dago, irailaren 22ra arte. Ikasturte honetan eskaintza berezi bat egongo da 16-18 urte bitartekoek C1 mailako ikastaroa presta dezaten, HABEren laguntza bati esker, matrikulatzerakoan 20 € bakarrik ordaindu beharko dituztelako.
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira Udalaren laguntzen onuradun. Horretarako, ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
-
Betebeharrak eguneratuak izatea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan. Gainerako ikasleei gehienez % 75 ordainduko zaie. Udalak gehienez 600 € ordainduko ditu urritik ekainerako ikastaroetan, eta gehienez 200 € uztailetik irailera bitartekoetan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia ziurtagiria.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria
-
HABEren dirulaguntzen 2023ko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik).
Eskaerak udaletxean Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkez daitezke edota telematikoki www.zumaia.eus guneko egoitza elektronikoan. Deialdia osorik eta agiri guztiak Udalaren DIRULAGUNTZAK atalean daude. Zalantzak argitzeko, interesdunak Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan (943865025-109 edo euskaratxanpan@zumaia.eus).
Matrikulatzeko epea irailaren 22ra bitartean
2023-2024 ikasturtean euskara hobetu nahi duenak, Zumaiako Igor AEK euskaltegian du horretarako aukera, eta hilaren 22ra bitartean egin daiteke matrikula. Bidasoa kalea 1 behean dago euskaltegia, eta astelehenetik ostegunera zabalik egongo da, 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Horrez gain, 607625498 zenbakira ere dei daiteke edota zumaia@aek.eus helbidera idatzi.
Eskaintza berezia 16-18 urteko gazteentzat
Ikasturte honetan HABEk dirulaguntza berezi bat emango du, eta 16-18 bitarteko gazteek (2005ean, 2006an eta 20007an jaiotakoek) C1 ikastaroan matrikulatzeko 20 € besterik ez dituzte ordainduko. Horretarako, euskaltegiaren bitartez bete beharko da eskabidea, NANaren kopia eta ordainagiria gehituta.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Dirulaguntzak
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2024/09/06