Geoparkeak BIOTOP topaketa antolatu du iganderako, Zumaiako Santiago hondartzako biodibertsitatea ezagutzeko
Santiago hondartzako sarrera nagusia izango du abiapuntu jarduerak eta lau txanda egongo dira aukeran. Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, labur.eus/biotop2021 helbidean edo 943 14 33 96 telefonora deituz.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren igandean, hilak 20an. Jarduerak Zumaiako Santiago hondartzako sarrera nagusia izango du abiapuntu eta lau txanda egongo dira aukeran.
BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu, kasu honetan, bertako hegaztiak eta landareak. Edukiz gero, prismatikoak eramatea gomendatzen dugu.
Igandeko goizean zehar hainbat irteera egingo dira. Talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin multzo taxonomiko zehatz bat ikustera joango da. Gehien interesatzen zaizun taldea aukera dezakezu edo batean baino gehiagotan parte hartu.
Irteeren ordutegiak:
-
9:00-10:30 Hegaztiak (euskaraz)
-
9:00-10:30 Plantas (castellano)
-
10:30-12:00 Aves (castellano)
-
10:30-12:00 Landareak (euskaraz)
Ekimena irekia da, baina parte hartzeko izena eman behar da labur.eus/biotop2021 formularioan edo Zumaiako Turismo Bulegoko 943 14 33 96 telefonora deituz. Plazak mugatuak dira eta taldeak 10 parte-hartzaile izango ditu gehienez. Animatu!
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Geoparkea
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12



