Haur eta nerabeen garapen osasungarriaz ariko da Leyre Cano maiatzaren 19an
12 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako hitzaldia da honakoa, Guraso Eskolen baitan antolatutakoa. Hitzaldira joan nahi dutenek maiatzaren 17a baino lehen eman beharko dute izena, brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943 86 22 00 telefonora deituta.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izan dute Zumaiako gurasoek 2022an.
6 eta 18 urte bitarteko haur zein nerabeen gurasoek ere izan dute aukera Guraso Eskolan parte hartzeko. Horien kasuan, hiru hitzaldi desberdin entzuteko aukera izan dute. Martxoaren 1ean "Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak?" hitzaldia eskaini zuen Leyre Cano psikopedagogoak. Martxoaren 22an gazteak eta substantzien kontsumoa izan zituen hizpide Estibaliz Ansotegi psikologoak.
Azken hitzaldia maiatzaren 19an izango da; Leyre Cano psikopedagogoak haur eta nerabeen ongizaterako garapen osasuntsu baterako gakoak azalduko dizkie 12 eta 18 urte bitartekoen gurasoei. Hitzaldira joan nahi dutenek maiatzaren 17a baino lehen eman beharko dute izena, brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943 86 22 00 telefonora deituta.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Haurrak
Herri hezitzailea
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03



