Ikasleek egindako kartelak jarriko dituzte herrian zehar, txakurren jabeei arduraz jokatzeko eskatzeko

2020/01/22

Ingurunearen eta ingurumenaren zaintzaren inguruan kontzientziak pizteko kartelak egin dituzte ikasleek. Lan guztiak ikusgai daude udal webgunean.

Gaur goizean udaletxeko pleno aretoan bildu dira Herri Eskolako eta Zumaienako ikasle eta irakasleak. Alex Oliden Ingurumen zinegotziarekin batera egin dute agerraldia. Ikasleek ingurumenaren eta ingurunearen zaintzarekin lotutako bi gai eraman dituzte karteletara, GazteOn programaren baitan.

Alde batetik, txakurren gorozkien inguruan herrian dagoen arazoari heldu diote, txakurren jabeek euren txakurren gain duten ardura azpimarratuz. Egindako kartel guztien artean, Udalak bi aukeratu ditu, horiek herrian zehar jartzeko. Hautatuak izan diren kartelen egileak honakoak izan dira: Herri Eskolako DBH 1 mailako Libe eta Izaro, alde batetik; eta Zumaiena ikastetxeko DBH 3 mailako Nerea, Ekhi eta Goiatz. Gazteok prestatutako lanak herriko hainbat lekutan jarriko dira, txakur jabeengan eremuaren zaintzak duen garrantziaz ohartarazteko. Albistearen beheko zatian ikusi daitezke lanak.

Bestetik, itsasoan plastikoak sortzen duen kalte larria salatu dute karteletan, herritarrei hondartzak garbi mantentzeko deia eginez. Bideo bat ere egin dute gaia lantzeko.

Ekimen honekin, ikastetxeen eta Udalaren arteko elkarlanaren bitartez, gazteak ingurumenarekin eta naturarekin sentsibilizatzea eta, aldi berean, gazteei beren helburuak eta ekimenak aurrera eramateko pizgarriak eskaintzea da. Alex Oliden zinegotziek ikasleei "ingurumenaren babesak eta horren inguruan kontzientziak pizteak duen garrantzia" azpimarratu die ikasleei, eta eskerrak eman dizkie egindako lanagatik.

 

Ikusi ikasleek egindako kartel guztiak lotura honetan

 Ikusi bideoa: "Itsasoan arrastorik ez"

Kalean jarriko diren bi kartelak:

Kalean jarriko den karteletako bat