Irene Vallejoren 'Infinitua ihi batean' saiakeraz ariko dira Irakurri matte irakurle taldearen ikasturteko azken saioan
Irene Vallejoren liburu ezaguna itzuli du Fernando Rey Escalerak, eta Zumaian izango da ekainaren 21ean, Infinitua ihi batean saiakeraz hitz egiteko. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Alondegiko Moila gelan, eta ateak zabalik daude gerturatu nahi duen guztiarentzat.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldea hilabetean behin biltzen da Alondegiko Moila gelan, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Saio guztiak asteartetan egiten dituzte, 18:00etan. Oraingo honetan Irene Vallejoren 'Infinitua ihi batean' liburuaz ariko dira partaideak, Fernando Rey itzultzailearekin batera. Irakurri esteka honetan Uxue Alberdik liburuaz idatzitakoa.
Ikasturteko azken saioa izango da asteartekoa. Jakinarazi dutenez, laster iragarriko dute datorren ikasturte hasieran landuko dituzten liburuen zerrenda.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Askotariko dantza estiloak eta adin guztietako herritarrentzako ekintzak, Maiatza Dantzan programaren barruan 2023/04/27
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21