Itsas hondakinen inguruko solasaldia izango da ostegun honetan Itzurun hondartzako terrazan

2022/06/01

Geoparkeak antolatu du mahai ingurua, eta itsas hondakinen arazoaren inguruko esperientziak eta irtenbide posibleak landuko dituzte, besteak beste. Solasaldia ekainaren 2an izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Igandeko bilketa abiapuntu hartuta, ostegun honetan, ekainaren 2an, arratsaldeko 19:00etan Euskal Kostaldeko Geoparkeak solasaldi bat antolatu du Itzurun hondartzako sarreran. Itsas hondakinen arazoa tratatuko dugu solasaldian: esperientziak, irtenbideak, elkarlanean aritzeko beharra etab. Parte hartuko dute:

  • Mater Museo ekoaktiboko Izaskun Suberbiola

  • Aztiko Oihane Cabezas

  • Surfrider Foundationeko Maria Ballesteros 

  • Jon Kareaga ingurumen aktibista eta Bask markaren sortzaileetako bat

  • Moderatzailea: Gorka Zabaleta kazetaria

Garbiketan izan dugun erantzun positiboa oinarritzat hartuta, bertan jasotako hondakin kopurua aztertuko dugu eta hondakin horien jatorriaren inguruan arituko gara, besteak beste” azaldu du. Geoparkeko koordinatzailea den Leire Barriusok.  “Datu zientifikoen arabera, hemen botatzen dena hemen jasotzen da eta jendeak hori jakin beharra dauka”.

Era berean, irtenbideak proposatzeko tartea ere egongo da, izan ere, gaur egin egiten diren jardueren inguruan hitz egingo da eta indarrean dauden legeak ere aztertuko dira, besteak beste. Gonbidatu bakoitzak gaiarekiko bere ezagutza mahai gainean ipiniko du eta egiten dena eraginkorra ote den eztabaidatuko da.

Mahai ingurua arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera. Ez da beharrezkoa izena ematea jarduera honetan.

*Oharra: euria egingo balu, solasaldia Torreberriko aterpean egingo lirateke.

Solasaldia Itzurunen.png