Itsasargia aurkeztu du Udalak, adinekoentzako eguneko arreta zerbitzu berria
Mendekotasuna edo mendekotasun arriskua duten 65 urtetik gorako pertsonei, eta askotariko zailtasunak dituzten adinekoei zuzendutako zerbitzua da Itsasargia. Astelehenetik ostiralera elkartuko dira Hogarrean, egunean bi orduz. Irailaren 20tik 27ra bitartean eman ahal izango da izena.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urteak daramatza 65 urtetik gorako herritarrei programa eta zerbitzu desberdinak eskaintzen. Tipi-tapa jarduera fisikoa sustatzeko zerbitzua, edota oroimena lantzeko tailerra dira horietako batzuk. Aurten, zerbitzu berri bat jarriko du martxan: Itsasargia.
Dinamizatzaile baten laguntzarekin, Zumaiako adinekoek hainbat arlo landuko dituzte: autonomia, harremanak, gaitasun pertsonalak zein herria parte hartzea, besteak beste. Narriadura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte. Hogarrean elkartuko dira partaideak, astelehenetik ostiralera egunean bi orduz.
Zerbitzuaren hartzaileak ondorengoak izango dira: 65 urtetik gorko adinekoak, mendekotasun arriskua edo mendekotasun arina aitortuta dutenak; 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun egoera aitortuta ez badute ere, hauskortasun, isolamendu edota bakardade egoeran daudenak; eta zailtasun egoerak dituzten adineko pertsonak (dolu prozesuak, depresio egoerak, autoestima baxua...).
> Eskuorria (PDF)
Itsasargia zerbitzuaren berri emateko, eskuorriak bidaliko dira herriko etxe guztietara. Parte hartzeko interesa dutenek Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman beharko dute izena, irailaren 20tik 27ra bitartean:
BRANKA GIZARTE ZERBITZUEN ZENTROA (Aizkorri kalea 4)
943 86 22 00 / 632442256
brankaharrera@zumaia.eus
Halaber, Udalaren izenean gogoratu dute adinekoei zuzendutako zerbitzu eta programa ugari daudela martxan herrian. Hori horrela izanik, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko deia egin dute.
Tipi-tapa, jarduera fisikoa sustatzeko programa
Asteazkenero goizeko 10:00etan elkartzen dira partaideak, herrian zehar eta taldean oinezko ibilaldiak egiteko. Jarduera fisikoa eginda osasuna lantzearekin batera, harremantzeko aukera ematen du espazio honek. Boluntarioek bideratzen dute taldea. Urriak hasiko da tipi-tapa jarduera, eta boluntarioek zein partaideek irailaren 20tik 27ra bitartean eman beharko dute izena.
Oroimena lantzeko tailerra
Astelehen arratsaldetan eskaintzen da Hogarrean. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, adineko herritarrek oroimena lantzeko ariketa desberdinak egiten dituzte, bai taldean, bai bakarka. Gainera, harremanak eta lagun giroa indartzen dituzte saioetan. Azken urte eta erdian 55 pertsonak parte hartu dute tailerretan. Urrian bi talde osatuko dira, eta izen-ematea zabalik egongo da irailaren 20tik 27ra bitartean.
Nagusien Mahaia
Zumaiako herritarren talde zabala eta anitza da 65 urtetik gorakoena. Batzuek autonomia handia dute, beste batzuk hauskortasun egoeran daude, eta beste hainbatek mendekotasun egoera desberdinak dituzte. Zumaiako Udalak herriko nagusiekin batera nagusien alde lan egin nahi du, eta gune desberdinak jarri nahi ditu martxan, horien nahiak, desioak, egoerak zein gogoetak jaso eta aztertzeko.
Adinekoen parte hartzea ezinbestekoa izanik, 2010etik martxan dago Zumaiako Nagusien Mahaia. Parte hartu nahi duenak, gizartelangilea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Gizarte Zerbitzuak
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Parte hartzea
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Urriaren 5ean izango da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa 2025/03/03
- Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak 2025/02/27
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09