IV. Berdintasun Plana osatzeko prozesua abiatuko du Zumaiako Udalak
Plana "errealista, gertukoa eta eraginkorra" izatea nahi dute udal ordezkari eta teknikariek. Horretarako, herritarrei eta elkarte feministetako kideei zuzendutako saio irekiak, taldekako elkarrizketak eta saio bereziak antolatuko dituzte.
Zumaiako Udalak IV. Berdintasun Plana osatuko du 2022an zehar. Helburua da plan berria urtea amaitu baino lehenago onartzea, 2023arekin batera indarrean jartzeko. Maider Alberdi berdintasun zinegotziaren arabera, herritarren esperientziak jasota, eta mugimendu eta elkarteen iritziak kontutan hartuta osatu nahi dute plan berria.
Karmele Gomez teknikariak azaldu duenez, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planak zehazten dituen zutabeak erabiliko dituzte oinarri moduan. Planak bi dimentsio bereizten ditu: erakundeen barrura begirakoa bata, eta herritarrei begirakoa, bestea. Horrenbestez, batetik, gobernu ona egiteko irizpideak berrikusiko dituzte, erakundean bertan berdintasunaren printzipioa sustatu eta integratuz. Eta bestetik, herritarren esku hartzerako hiru lehentasunezko esparru jorratuko dituzte: emakumeen ahalduntzea, ekonomia eta gizarte-antolakuntzen eraldaketa, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak sustatzea.
Zumaiako Udalak urteak daramatza emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen. Alberdiren esanetan, horren ondorio dira diseinatu eta garatu diren berdintasunerako hiru planak zein martxan jarritako politika konkretuak.
2010ean onartu zen I. Berdintasun Plana, eta hamar urte baino gehiago igaro dira ordutik. Urte hauetan aldaketa asko egon dira herrian, eta azken urtean bertan “bi aldaketa handi” izan dira: Emakumeon* Etxearen sorrera eta pandemia egoerak eragindako aldaketak. Hori horrela izanik, geldialdia egin, eta, azken urteetan egindako lana baloratu eta egoera berrira egokituko den plan berri bat diseinatu nahi du Udalak. Plan berria izango da datozen urteetan berdintasunaren alorrean egin beharreko esku-hartzea planifikatzeko eta antolatzeko tresna nagusia.
Bi faseko prozesua
Udalak Elhuyar erakundeak izango du bidelagun prozesu osoan zehar. Bi fasetan banatu dute prozesua: martxotik ekainera bitartean egungo egoeraren argazkia egiten arituko dira (udal barrura eta herrira begiratuz); irailetik abendura, berriz, egindako balorazioa eta identifikatutako erronketatik abiatuta, helburuak eta neurriak landuko dituzte, horiek guztiak IV. Berdintasun Planean txertatuz. Lanak amaituta, 2022ko abenduko plenoan onartu nahiko lukete dokumentua.
“Guztion nahia da plana errealista, gertukoa eta eraginkorra izatea, udaleko eta udalerriko beharretara egokitua”, esan du Alberdik. Horretarako, Plana diseinatzeko parte hartzeko prozesua jarriko dute martxan. Herritarrentzako saio irekiak antolatuko dituzte, eta Berdintasun Foroko, Emakumeon* Etxeko, mugimendu feministako, eta kolektiko konkretuetako kideekin elkarlana bermatzeko, taldekako elkarrizketak eta saio bereziak antolatuko dituzte. Udal langileek eta ordezkari politikoek ere parte hartuko dute planaren osaketan.
Eli Etxabeguren Elhuyar erakundeko teknikariaren esanetan, emaitzetan baino, prozesuan jarri nahi dute indarra. “Hilabete askotako lana da plana osatzeko prozesua, eta “egiten diren saioak, egoten diren elkarrizketak... sentsibilizaziorako eta sare berriak osatzeko aukera bikaina dira”, azaldu du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



