Kaleko argiteriaren eta semaforoen energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak martxan daude
Guztira 1.177.000 euro erabiliko ditu Udalak herriko argiteriaren efizientzia hobetzeko bigarren fasean, eta ia %50 IDAEren dirulaguntzarekin ordainduko du. Lan horiei esker, energia kontsumoan %75 aurreztea lortuko da, eta 446,41 tona CO2 gutxiago emitituko dira.
1.503 kale-argiren argia aldatuko du Udalak (guztira 2.344 kale-argi daude Zumaian), baita 111 semaforoen argiak ere. Itzurunbideko, Julio Beobide kaleko eta Korta industriaguneko argi guztiak aldatu dituzte dagoeneko, eta Ardantzabideko ataripetan lanean jarraituko dute orain.
Instalazio horiek guztietan jarriko diren argi berriak azken belaunaldiko LED teknologiakoak eta eraginkortasun handikoak izango dira, eta driver elektroniko programagarria izango dute, argi-fluxua ordutegiaren eta bide moten arabera egokitu ahal izateko. Aginte-taulei dagokienez, 33 hobetuko dira (herrian dauden gainontzeko 13 aginte-taulak lehenengo faseak aldatu ziren). Gainera, telekudeaketa-sistema bat instalatuko da, eta kableak eta egoera txarrean dauden zutabeak ordezkatuko dira. Azkenik, legeak aginduta, zenbait eremutan argi sistemak aldatuko dira.
Proiektuaren helburua da, herriko energia kontsumoa murrizteaz gain, energia eraginkortasuna bultzatzea, baita ingurumenari eragindako kalteak gutxitzea ere. Gainera, Zumaiako Udalak energia kontsumoan aurreztuko du, kopuru hori Zumaia hobetzeko bestelako neurrietarako bideratuz.
Aldaketa horiek guztiek eginda, Zumaiako Udalak 4/2019 Jasangarritasun Energetikoaren Legeak ezartzen dituen zenbait betebehar beteta edukiko ditu. Eraikinetan, ibilgailuetan eta argi publikoetan ikuspegi hau txertatzeko betebeharra ezartzen du lege honek, eta proiektu hau amaituta, kale argiteriari dagozkion betebeharrak beteta edukiko ditu Zumaiako Udalak.
Zumaiako Udalak kaleko argiteria-instalazioen eraginkortasuna hobetzeko proiektua aurkeztu zion 2020ko irailean IDAEri (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundea), eta lanak finantzatzeko 580.000 euro lortu ditu. Hala, proiektu osoaren lizitazio prezioaren %50a ordaindu ahal izango du dirulaguntza horrekin.
Energia kontsumoa %75 baxuagoa
Kale-argien potentzia 248,29KW-tik 59,52KW-tara jaitsiko dute; semaforoetan 9,178KW-tik 2,31 Kw-ra. Potentziaren jaitsiera nabarmen horri esker, eta proiektuan aurreikusten diren aldaketa horiek guztiekin, energia kontsumoa asko jaitsiko da: %75. Gainera, 446,41 tona CO2 gutxiago emitituko dira atmosferara.
Zumaiako Udalak 2016an heldu zion herriko argiteria publikoa hobetzeko ekimenari. Auditoria bat egin, eta aurrera begirako pausoak zehaztu ziren orduan. Lehenengo fase horren balorazio oso ona egiten dute udal teknikariek. Izan ere, %73 inguruko aurrezpena lortu da kontsumoan, eta mantenu-lanak asko murriztu dira. Gainera, argiztapen mailak legez ezarritako mugetara egokitu dira.
Albiste erlazionatuak
Energia
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
Hirigintza
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak 2025/02/07
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izateko bidean da Zumaia 2025/01/31
Zumaia bizitzeko da
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15