Komentuko lorategia 17:00etan itxiko dute aurrerantzean
Igande honetatik aurrera (urriak 31), Komentuko lorategia 10:00etatik 17:00etara bitartean egongo da zabalik.
Asteburu honetan izango da neguko ordu aldaketa: erlojua ordubete atzeratuko da neguko ordutegiari hasiera emateko, eta, ondorioz, ordubete aurreratuko dira egunsentia eta ilunabarra. Hori horrela izanik, Komentuko lorategiaren itxiera ordutegia aurreratzea erabaki du Udalak, eta aurrerantzean 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik -orain arte 19:00etan ixten zuten lorategia-.
Zumaiako Udalak joan den ekainean zabaldu zuen herritarrentzat Komentuko lorategia, aurrez txukuntze lanak egin eta gero.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



