Larretxo auzoko irisgarritasunari buruzko online saioa izango da urtarrilaren 14an
Bizilagunen ekarpenak jaso nahi ditu Udalak, Larretxo auzoari buruzko azterketa osatzeko.
Zumaiako Irisgarritasun Plana osatzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Udalak joan den azaroan. Udal eraikinak, espazio publikoa, garraioa zein komunikazioa aztertzen ari dira, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Irisgarritasun Planaren baitan, besteak beste, Larretxo auzoko egoera modu berezian aztertzeko lanetan murgilduta dago Udala. Hala, abenduan jasotako galdetegien emaitzekin eta telefono bidez auzotarrei egindako elkarrizketak oinarri hartuta, Larretxo auzoaren analisi eta azterketa sakona egiten ari da. Online saio honetan, Larretxoko irisgarritasun planaren proposamena osatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak.
Saioa urtarrilaren 14an izango da, online. Kasu honetan, parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko. Nahikoa izango da hilaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan lotura honetan sartzea: https://zoom.us/j/95124798779
Albiste erlazionatuak
Auzoak
Irisgarritasun Plana
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- Itzurunbideko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko lan osagarriak egingo ditu Udalak 2025/09/19
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13



