'Losers' antzezlanerako sarrerak eskuratzeko aukera
Aforoari lotutako arauak leuntzearekin batera, beste 20 sarrera jarriko ditu eskuragarri Zumaiako Udalak. Sarrerak erosi nahi dituztenek irailaren 30eko 12:00ak bitartean e-mail bat bidali beharko dute kultura@zumaia.eus helbidera; zozketa egingo da interesa agertu dutenen artean.
Hobekuntza lanak amaituta, ostiral honetan (irailaren 1ean) zabalduko ditu ateak Aita Mari zinemak. "Losers" antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Aurreikusitako sarrera kopurua agortuta bazegoen ere, aforoari lotutako arauak leuntzearekin bat, eta antzezlanarekiko interesa ikusita, Zumaiako Udalak beste 20 sarrera eskuragarri jartzea erabaki du.
Horrenbestez, sarrerak erosi nahi dituztenek e-mail bat bidali beharko dute kultura@zumaia.eus helbider, irailaren 30eko 12:00ak aurretik (adi irakurri ondorengo oharrak):
- Mezuan jarri beharreko gaia: LOSERS Antzezlana-sarrerak.
- Bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez
- Jasotzen diren e-mailen artean zozketa egingo da, eta irabazleek e-mail bat jasoko dute
- Sarrerak antzokian bertan ordaindu beharko dira ostiralean, 19:00-19:30 bitartean
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Esti Curielen 'Lehen zanbuila', ostegunean Oxford aretoan 2023/09/25
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Gaur zabalduko ditu ateak Aita Mari aretoak, teloi berriarekin jantzita 2023/09/08
Agenda
- Sexberdinak antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 10ean, Oxford aretoan 2022/06/02
- 'Ostantza' lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek asteazken honetan, herriko aktoreekin batera 2022/03/22
- Geuretik Sortuak proiektuaren uzta Zumaiako oholtzetan 2022/02/07
- Lucia Lacarra ikusteko aukera berria, azaroaren 7an Arriaga antzokian 2021/09/29