Lucia Lacarra ikusteko aukera berria, azaroaren 7an Arriaga antzokian
Zumaiako Udalak Lacarraren 'In the still of the night' ikuskizunerako 50 sarrera eskuratu ditu, beherapenarekin, eta autobusa jarriko du egunean bertan Arriaga antzokira joan-etorria egiteko. Sarrerak eskuratu nahi dituztenek e-maila bidali beharko dute kultura@zumaia.eus helbidera, urriaren 2ra bitartean.
Zumaiako Udaleko kultur sailak jakin berri duenez, Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak 'In the still of the night' ikuskizuna estreinatuko du Arriaga antzokian. Estreinaldiaren berri izatean, Arriaga antzokiarekin akordioa egin, eta 50 sarrera erosi ditu azaroaren 7ko (igandea) emanaldirako.
Sarrerak 34 euroko besaulkiei dagozkienak dira, eta talde izaeragatik %25eko deskontua izango dute ikusleek (hau da, 25,5 eurokoa izango da zumaiarrek ordainduko duten azken prezioa). Gainera, Udalak doako autobusa jarriko du joan-etorria egiteko.
Ohiko sarreren salmenta bihar (irailak 30) hasiko da, Arriagako bulegoetan. Zumaiako Udalak eskuratu dituen sarrerak nahi dituzten herritarrek, berriz, e-maila bidali beharko dute kultura@zumaia.eus helbidera (adi irakurri ondorengo oharrak):
- Mezuan jarri beharreko gaia: Azaroak 7 Arriagan-sarrerak.
- Bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez
- Mezuak bidaltzeko epea: urriaren 2a (larunbata) edo sarrerak amaitu arte
- Sarrerak e-mailak jaso ahala esleituko dira
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
- Esti Curielen 'Lehen zanbuila', ostegunean Oxford aretoan 2023/09/25