Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo da ostegunean
Ludotekak guraso eta tutoreen bilerarekin hasiko du kurtso berria. Hitzordua ostegunean (hilaren 22an) izango da, 18:30ean euskaraz eta 19:00etan gazteleraz, Ludotekan bertan.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzua da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Haurrentzat ekintza gidatuak izaten dira egunero, eta jostailuen mailegua eta ekintza bereziak (festak, irteerak...) barnebiltzen ditu zerbitzuak. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era egoten da irekita, eta astean bi egunez erabili daiteke zerbitzua. Horretaz gain, 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat LudoKeta programa eskaintzen du, hilabetean bi ostiraletan 19:30etik 20:30era. Gainera, guraso eta tutoreentzat informazio zerbitzua eskaintzen du, baita familientzako ekintzak zein jostailu erakusketa ere.
Ludoteka gertutik ezagutzeko, eta funtzionamenduaren berri emateko, LH 1-6 bitarteko haurren guraso eta tutoreentzat bilerak izango dira ostegun honetan (irailak 22) Ludotekan bertan: 18:30ean euskarazko saioa, eta 19:00etan gaztelerazkoa.

Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



