Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 3 arte
Urriaren 2an irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Urriaren 2tik aurrera egongo da irekita Ludoteka, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:15era. Lehen aste horretan, gainera, ate irekiak egingo dituzte. LudoKeta zerbitzua, berriz, urriaren 20an hasiko da martxan.
Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara, eta guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. Lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian.
> Ludoteka 2023/2024 ikasturtea: arretaz irakurri izen-emate orria bete aurretik
> Izen-emate orria
Nola egin izen-ematea?
Izen-ematea irailaren 25etik urriaren 3ra bitartean egongo da zabalik, eta, izen-emate orria betetzeaz gain, beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Hiru aukera egongo dira inskripzioa egiteko:
-
Dena e-mailez bidali daiteke (ludoteka@zumaia.eus), dokumentuak zumaia.eus webgunean egongo dira zintzilikatuta. Dokumentuak PDF formatuan bidali behar dira, ez dira argazkiak onartuko.
-
Ludotekako buzoian, paper guztiak sobrean sartuta.
-
Ludotekan bertan aurrez aurre honako egunetan:
|
Irailak 25, astelehena
|
Irailak 26, asteartea
|
Irailak 27, asteazkena
|
Irailak 28, osteguna
|
Irailak 29, ostirala
|
|
11:30-14:00
|
11:30-14:00
|
11:30-14:00
|
11:30-14:00
|
11:30-14:00
|
|
Urriak 2, astelehena
|
Urriak 3, asteartea
|
|
|
|
|
16:00-19:30
|
16:00-19:30
|
|
|
|
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



