Ludotekako jostailu erakusketa birtuala izango da aurten
Zumaiako haurrek online katalogo baten bidez aukeratu beharko dituzte maileguan hartu nahi dituzten jostailuak. Azaroaren 30etik aurrera egongo dira eskuragarri, eta astelehenetik ostiralera 17:00- 19:00 bitartean jaso ahal izango dira Ludotekan.
Bizi dugun osasun egoerak ez du ahalbidetzen ohiko jostailu erakusketa egitea, eta aurtengoan modu birtualean egingo dute urteroko jostailu erakusketa. Ludotekako hezitzaileek 6 urtetik aurrerako haurrentzat egokiak diren jolas aukeraketa bat egin dute, eta hori ikusgai izango duzue online katalogoan.
Aurten, jostailuak etxera eraman ahal izango dira, familian jolasteko aukera eskainiz. Era horretan, jolas berriak probatu eta ezagutzeko aukera izango dute haurrek eta gurasoek.
Hezitzaileek Ludotekan dauden jostailu eta jolasetako batzuk aukeratu dituzte. Azaldu dutenez “haurrek Ludotekan dauden bestelako jostailu eta jolasen inguruko esperientzia badute”, eta beraz, gurasoak zalantza eta kontsultak egitera gonbidatu dituzte. Horretarako, Ludotekako telefonoa edo e-posta erabili dezakete (943143264 / ludoteka@zumaia.eus).
Deskargatu jostailu eta jolasen online katalogoa (PDF)
Nola egin eskaera?
Jostailu edo jolasetako bat maileguan eraman ahal izateko, fitxa bat bete beharko da datu pertsonalekin eta, gehienez ere, aste betez eduki ahal izango dute etxean. Ludotekako bazkideek ez dute fitxa bete beharko.
Jostailu guztiak azaroaren 30etik aurrera egongo dira eskuragarri, eta astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara bitartean jaso ahal izango dira, Ludotekan bertan.
Erreserba garaiz egitea eskatu dute, antolaketa errazteaz gain, materiala prest izatea ahalbidetuko baitu. Halaber, hezitzaileek nabarmendu dute beharrezko neurriak hartuko dituztela jostailuak jaso eta beste inori utzi aurretik.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Hezkuntza
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27