Ludotekako taldeak osatu dituzte
Haur bakoitzak astean behin joan ahal izango du Ludotekara. Zerrenda batean jaso dute haur bakoitzari egokitu zaion asteko eguna.
Astelehenean amaitu zen Ludotekan izena emateko epea, eta familien eskaerak aztertu ondoren, haurrak taldeka banatu dituzte. Guztira 84 haurrek eman dute izena, eta horietako bakoitzak astean behin joan ahal izango du Ludotekara. Zerrenda honetan ikus daiteke haur bakoitzari zein egun egokitu zaion.
Halaber, egun bakoitzean bi txanda izango dira: LH1-3ko haurrak 17:00etatik 18:45era egongo dira Ludotekan; LH4-6 bitartekoak, berriz, 19:00etatik 20:00etara.
Ikasturte berezia izango da aurtengoa Ludotekan ere. Halaber, bizi dugun osasun egoerara egokitutako beharrezko neurri guztiak hartuta, aisialdia eta heziketa oinarri, beste urte batez laguntasuna, berdintasuna, talde lana, hezkidetza, ingurumenarekiko errespetua zein haurraren garapen indibidualizatua izango dituzte ardatz Ludotekan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Hezkuntza
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27