'Barrutik' argazki lehiaketa jarri dute abian Udalak eta herriko hainbat eragilek
Lehiaketan parte hartzeko mugikorrarekin eta etxean edo etxetik ateratako argazkiak bidali beharko dituzte zumaiarrek. Apirilaren 14ra bitartean bidali daitezke lanak, eta herritarrek Gertu elkartearen sariak lortzeko aukera izango dute.
Etxean egoteko agindua arintzeko 'Barrutik' argazki lehiaketa antolatu du Udalak, Baleike hedabidea, Distira argazki elkartea eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean.
'Barrutik' argazki lehiaketan mugikorrarekin ateratako argazkiak aurkeztu ditzakete zumaiarrek. Gaia librea da, baina etxean edo etxetik ateratako argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak apirilaren 14ra bitartean aurkeztu ditzakete herritarrek, alondegia@zumaia.eus helbidera bidalita (8 megatik beherako artxiboak bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek). Mezuan egilearen izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta gehienez 3 argazki bidaliko dituzte.
Epaimahaia Kultur eta Turismo sailetako teknikariek eta Distira eta Baleikeko ordezkariek osatuko dute, eta bi sari banatuko dituzte: 16 urte bitarteko gazteek Gertu elkartearen dendetan erabiltzeko balea eskuratuko dute, kultur edo kirol materialetan erabiltzeko; 16 urtetik gorakoek Gertu elkarteko jatetxe batean afaria lortzeko aukera izango dute. Gainera, parte-hartzaile guztien artean 50 euroko baliodun bi bale zozkatuko dituzte.
Argazki onenak zumaia.eus webgunean argitaratuko dutela ere azaldu dute antolatzaileek.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



