Martxan dago zumaianbai.eus webgunea, herriko negozioen erakusleiho birtuala
Zumaiako denda, taberna eta zerbitzu enpresa txikien informazioa biltzen du webguneak. Herritarrek, jarduera horiei buruzko informazioa ikusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat dute eskura.
Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, webgune bat sortu dute Zumaiako Udalak eta Gertu elkarteak. Zumaian BAI deitzen da proiektua, eta herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien erakuslehio birtuala izateko balioko du.
Xabier Aldalur Dendartean elkarteko teknikariak eman ditu webgunearen inguruko azalpenak. Helburua tokiko jarduera ekonomikoak laguntzea dela azaldu du, eta webgunearen sorrera lehen pauso moduan kokatu du: "aurrerago, bertako denda eta bestelako negoziei digitalizazio prozesuan laguntzeko neurri berriak jarriko ditugu martxan".
>> zumaianbai.eus
Webgune honi esker Zumaiako saltokiek beren negozioak interneten ikusgai jarri dituzte: negozio bakoitzak fitxa bana dauka webgunean, eta bertan, oinarrizko datuez gain, harremanetan jartzeko datuak jaso dituzte. Gainera, zenbait kasutan, herritarrek online erosketak egin ahal izango dituzte. Hain justu, online erosketei zuzendutako atal bat ere sortu dute webgunean.
Lore Garciarena Gertu elkarteko teknikariak azaldu duenez, herriko dendari, ostalari eta negozioetako arduradunek oso harrera egin diote proiektuari. Horren erakusle webgunean bildutako fitxa kopurua: dagoeneko 220tik gora negozioren informazioa kontsultatu daiteke zumaianbai.eus webgunean.
Alex Oliden tokiko garapenerako zinegotziaren arabera, “tokiko merkataritza eta ostalaritzari bultzada ekonomiko bat emateaz gain, herritarren erosketa eta kontsumo ohituretan eragin nahi du Udalak”. Izan ere, “ohitura aldaketa horren menpe dago gure taberna, jatetxe, denda eta negozio txikien biziraupena”. Digitalizazioak aldaketa asko dakartzala azaldu du, eta egoera hau "mehatxua zein aukera" izan daitekeela.
“Herritarren kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, eta egoerari egokitzeko beharra zutela adierazi ziguten merkatari elkartekoek; horretarako sortu dugu online plataforma”, adierazi du Olidenek. Globalizazio garaian badaude ere, aldaketak tokian toki gauzatu beharko direla ere nabarmendu du.
Zumaiako Udalak eta Gertu Zumaiako merkatari elkarteak 90.000 euro barnebiltzen dituen hitzarmena sinatu dute aurtengoan, tokiko ekonomia sustatu eta indartzeko. Aurkeztu berri duten webguneaz gain bestelako ekimenak ere jarriko dituzte martxan aurrerago.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20




