Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako laguntzak dira, eta erakunde horrek jarritako 38.000 euroei 12.000 euro gehiago gehituko dizkio Udalak. Guztira, 50.000 euro bideratuko dituzte ostalari eta merkatariak laguntzera. Egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita, Aldundiak erabaki du inbertsio horiek egiteko epea luzatzea eta, horrenbestez, Zumaiako Udalak ere moldatu egin du dirulaguntzak eskatzeko epea.

Hala, 2021eko maiatzaren 15era arteko epea izango dute Zumaiako dendari eta tabernariek inbertsioak egin eta ordaintzeko, eta eskaera aurkezteko.