'Motxila laranja' soinean, lagun artean abentura bizitzeko aukera izango dute 12 eta 18 urte bitarteko zumaiarrek

2022/06/21

Uztailaren 13an (asteazkena), herriko gaztetxoei zuzendutako ekitaldi berezia izango da Zumaian. Bi eta sei lagun arteko taldetan, motxila eta mapak jasota, herrian zehar kokatutako frogak gainditu beharko dituzte. Taldekako 16 bidai-txartel bakarrik daude, eta aurrez eman beharko da izena.

Egunerokotasunetik atera, bidaia abiatu eta abentura bat bizitzeko pausoa ematean, inoiz ez dakigu ziur zer topatuko dugun, zer harreman egin, gozatu edo galduko ditugun, zein leku deskubrituko, zein ikaspen eta ikuspegi berri jasoko, zein esperientzia biziko, zenbat oroitzapen pilatuko… Anne Carson kanadarrak zioen, bidaia egiteko arau bakarra dagoela: "Ezin zara joan zinen moduan itzuli. Desberdin bueltatu behar zara”. Eraldaketa bat proposatzen diete Motxila Laranja ekimenaren sortzaileek Zumaiako 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteei.

Zumaiako abentura uztailaren 13an (asteazkena) izango da, eta bi txanda izango dira: 17:00tan lehenengoa, eta 19:00tan bigarrena. Bi eta sei lagun arteko taldetan, herrian zehar banatutako frogak gainditu beharko dituzte, azken geltokira iristeko. Guztira taldekako 16 bidai-txartel bakarrik daude, eta aurrez eman beharko da izena.

Partaideek aurreko egunean jakingo dute abiapuntua zein izango den. Aukeratutako orduan bertara gerturatu, antolakuntzak banatuko dituen motxila eta mapak jaso eta atzerako kontaketa hasiko da. Froga guztiak gainditu eta azken geltokira iristea lortu beharko dute, herriko kaleetako txoko ezkutuak ezagutu eta bertan dauden enigmak argituz. 

Jarraibideak:

  1. Talde bat sortu eta tiketa hartu
    • Taldea: 2 - 6 pertsona
    • Tiketa hartu: aukeratu eguna eta ordua
  1. Agertu aukeratutako herrian eta egunean zure tiketarekin
    • Non: bidaia hasi egun bat lehenago iritsiko zaizue mezu bat esanez non hasten da bidaia.
  1. 60 minutu dituzue bidaia egiteko

Bidaiaren txartela hartu eta gero:

GURE KONTU

  • Motxila: behar duzuen materiala, arropa eta janariarekin
  • Mapa: bidea jarraitzeko edo ez.

ZUEN KONTU

  • Etorri: Ezin baduzue abisatu beste batek bidaia gozatzeko.
  • Ekarri: Bainujantzia jarrita, zapatilak eta ondo pasatzeko gogoa

Informazio gehiago eta izen-ematea

Motxila laranja ihes-kalea ekimena Sorginlore Gizarte Elkarteak, Ikertze Kultur Elkarteak, eXperientziak Elkarteak eta Zarauzko Bilgune Feministak sortu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin. Hainbat erakunde ere izan ditu laguntzaile, tartean Zumaiako Udala.

Motxila Laranja - Zumaia (2)_page-0001.jpg