Musika Jaialdiko ekitaldi batzuetarako gonbidapenak agortu dira dagoeneko
Gaur hasiko da Zumaiako 36. Musika Jaialdia, eta dagoeneko agortu dira ekitaldi batzuetarako gonbidapenak. Udalaren izenean gonbidapenekin arduraz jokatzeko eskatu dute; txartela hartu eta ekitaldira joango ez diren herritarrei gonbidapena beste herritar bati eman edota Turismo Bulegoan uztea gomendatu dute.
Gaur eguerdian hasiko da Zumaiako 36. Musika Jaialdia, Klarinete Maratoiko laukote irabazlearekin. Bizi dugun osasun egoera dela eta, ekitaldietara sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapenak hartu eta hainbat arau betetzea. Atzo jarri zituzten gonbidapenak eskuragarri Turismo Bulegoan, eta ordu gutxian gonbidapen asko hartu dituzte herritarrek. Gainera, ekitaldi batzuetako gonbidapen guztiak agortu direla jakinarazi dute.
Aurtengoan ohi baino ikusle gutxiago izango dira ekitaldietan, eta horregatik, gonbidapenekin arduraz jokatzeko eskatu dute Zumaiako Udalaren izenean. Gonbidapena hartu eta ekitaldira joango ez diren herritarrei txartela senide zein lagunei eman, edota Turismo Bulegoan itzultzeko eskatu dute; "ez ditzagun aulkiak hutsik utzi".
Jakinarazi dutenez, oraindik Conductus Ensemblek abuztuaren 6an emango duen kontzerturako eta abuztuaren 8ko dantza ikuskizunerako gonbidapenak eskuragarri daude Turismo Bulegoan. Gainera, Sapere Aude Sinfoniettak abuztuaren 2an eskainiko duen kontzerturako sarrerak ere bertan daude salgai -helduen sarrerak 10 euro balio ditu; 3 euro haurrenak-.
Horrez gain, Jaialditik kanpo antolatu den A santo de qué musika taldearen kontzerturako gonbidapenak gelditzen direla ere adierazi dute; abuztuaren 1ean izango da kontzertua.
Gonbidapenak eta sarrerak:
Uztailak 30
13:00 Klarinete Maratoiko laukote irabazlea
19:30 ZUMB Musika banda SARRERAK AGORTUTA
Uztailak 31
20:00 San Pedro abesbatza SARRERAK AGORTUTA
Abuztuak 1 Musika Jaialditik kanpo
19:30 A Santo De Qué
Abuztuak 2
19:30 Sapere Aude Sinfonietta
SARRERAK SALGAI (Helduak 10 euro; haurrak 3 euro)
Abuztuak 3
20:30 Organo eta txistu emanaldia SARRERAK AGORTUTA
Abuztuak 6
20:30 Conductus Ensemble
Abuztuak 8
19:30 Musikaldian dantza: FIGHT eta NIRE AZALEAN ARROTZ
Abuztuak 9
19:30 OREKA TX SARRERAK AGORTUTA
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira datorren astetik aurrera, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/06/28
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19
Kultura
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
- Maiatzaren 13an zabalduko dute Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa 2024/05/10
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30