Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da
65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako tailerrak dira, eta urritik abendura bitartean egingo dituzte saioak, astelehenetan. Izen-ematea irailaren 18tik 28ra egongo da zabalik.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, eta, horretarako, oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatu nahi dira. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Astelehen arratsaldetan izaten dira tailerrak, eta ordubeteko saioak egiten dituzte dinamizatzaile baten laguntzarekin, Gizarte Zentroko bigarren solairuan (Hogarrean). Lehen taldea 16:00etatik 17:00etara bilduko da, eta, bigarren talde bat osatzen bada, 17:10etik aurrera izango dira saioak. Urriaren 2an izango da lehen saioa.
Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute. Zentzu berean, Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du.
Hartzaileak:
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
Helburuak:
-
65 urtetik gorako zumaiarrei bizi kalitatea hobetu
-
Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu
-
65 urtetik gorako zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini
-
Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:
-
Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu
-
Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz
-
Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu
-
Izen ematea
Interesa dutenek irailaren 18tik 28ra bitartean eman dezakete izena, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarrita. Matrikulak 12 euro balio ditu, eta izen-ematearekin batera egin beharko da, partaidearen izen-abizenak zehaztuta. Honako kontu korronteak egin beharko da ordainketa: KUTXABANK 2095 5174 90 1060024873.
Taldeak izen emateen arabera osatuko dira.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Irailaren 21ean hasiko da martxan 'Atozte', desgaitasuna duten herritarrei zuzendutako asteburuetako aisialdi zerbitzua 2024/09/02
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte 2024/05/10
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Zaintza
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
- Utopien Herri Birak geldialdia egingo du Zumaian datorren astelehenean 2024/02/15
Adinekoak
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Zumaia, nagusiekin eta nagusiontzat 2024/05/13
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Ile-apainketa eta podologia zerbitzuak betetzeko baldintzen pleguak argitaratu ditu udalak 2024/01/11