Utopien Herri Birak geldialdia egingo du Zumaian datorren astelehenean
Abya Yalako eta Euskal Herriko emakumeen* eta kolektiboen arteko kafe solasaldia izango da datorren astelehenean (hilaren 19an) Zumaiako Oxford aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Lurraren, lurraldearen eta zaintza kolektiboaren defentsaren inguruan ariko dira.
Lurraren eta lurraldearen defentsan antolatutako baserritarrak, feministak, komunikatzaileak, komunitate indigenak eta emakumeak Euskal Herrian izango dira izango dira gaurtik hasi eta datorren aste osoan zehar. Basoa Defendatzaileen etxean hartuko dute ostatu, eta, datozen egunotan, Euskal Herriko txoko desberdinetan kafe solasaldiak egingo dituzte. Horietako bat Zumaian izango da, otsailaren 19an (astelehena) 18:00etan Alondegiko Oxford aretoan.
PBI erakundeak, Biolur elkarteak eta Amillubi proiektuaren talde eragileak antolatu dute saioa. "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten elkartutako agroekologikoa" da Amillubi, eta lurra babestea dute helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erosteko ekimena abian dute, eta, saio honekin, Abya Yalako eta Euskal Herriko ekimenen saretzea sustatu nahi dute. Ekimenak Lurra Herriari Deika ekimenaren, Zumaiako Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa eta laguntza jaso ditu.
Biran, honako defendatzaile eta komunikatzaile hauek hartuko dute parte:
IXIMULEW-Guatemala
- Rosa Ixjab Calel, pokomtxi herriko defendatzaile gaztea, Union Verapacense de Organizaciones Campesinas (UVOC) arbasoen lurraldeak eta lurrerako sarbidea defendatzeko erakunde indigena eta baserritarreko
kidea. - Norma Sacir, kazetaria, gizarte komunikatzailea eta giza eskubideen defendatzailea, txorti herrikoa eta Consejo Indígena maya Chorti de Olopa erakundeko kidea.
MEXIKO
- Samantha Cesar Vargas, giza eta ingurumen eskubideen defendatzailea, gizarte komunikatzailea. Amiltzinko irrati komunitarioko lokutorea eta programatzailea da. Indigenen Kongresu Nazionaleko
ordezkaria eta Frente de pueblos en defensa de la tierra y el agua – Morelos, Puebla y Tlaxcala (FPDTA-MPT) erakundeko kidea da. - Teresa Castellanos, lurraldearen eta uraren defendatzailea. Nahua indigena da, Huexca komunitatekoa. Huexcako “Alegría y Resistencia” Irrati Komunitarioaren proiektuaren buru da eta Frente de pueblos en defensa de la tierra y el agua – Morelos, Puebla y Tlaxcala (FPDTA-MPT) erakundeko kidea.
HONDURAS
- Lilian Borja, Yoro departamenduko El Progreso hiriko departamendu-zuzendaria da. Defendatzaileen Sare Nazionaleko eta Central Nacional de Trabajadoras/es del Campo (CNTC) erakundeko kidea da. CNTC erakunde baserritarra, gremiokoa eta erreibindikatzailea da, eta lurraren birbanaketa bidezko bat lortzeko borrokatzen du.
- Leslie Benegas, Radio Progresoko gizarte komunikatzailea. Irrati eta web kazetaria da, ondasun naturalen, giza eskubideen, politikaren, generoaren eta ekonomia gaien arloan.
KOLONBIA
- Maria Carvajal, baserritarra eta lurraren eta lurraldearen defendatzailea. Asociación campesina del Catacumbo (ASCAMCAT) elkarteko liderra. Nekazaritza Erreserbako Zonaldeak (Zonas de Reserva Campesina, ZRC) sustatzen dituzte, gatazkak zeharkatutako zonaldeetarako proposamen gisa.
NIKARAGUA
- Jilma Ruiz, emakume baserritarra, feminista, lesbiana, psikologoa, giza eskubideen defendatzailea, batez ere emakumeen eta LGBTIQ+ pertsonen eskubideena. Red de mujeres pinoleras. (REMUPI) erakundeko kidea.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
Tokiko ekonomia
Zaintza
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12