Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea
Kultura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argazkia, antzerkia, literatura, musika, dantza eta koreografia edo diziplina anitzen arteko lanak barnebiltzen ditu deialdiak. 8.000 eurokoa da beka, eta banaka zein taldean aurkeztu daiteke. Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Proposamenak aurkezteko epea ostegunean, azaroaren 2an, amaituko da.
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuez iaz Zumaiako Udalak beka berri hau. Kultur sorkuntza bezala ulertuko da artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak.
Banaka zein taldean aurkeztu daiteke deialdia, eta, guztira, 8.000 euro banatuko dira (iaz baino 3.000 euro gehiago). Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Dirulaguntzaren kontzeptu guztiak dirulaguntza izendatu eta 9 hilabeteren epean egin beharko dira. Deialdia zabalik dago dagoeneko, eta proposamenak azaroaren 2ra bitartean jasoko ditu Udalak.
Proiektua hautatzeko irizpideak:
Dirulaguntzak emateko hainbat balorazio hartuko dira kontuan, eta faseka egingo da puntu banaketa:
LEHEN FASEA: 10 puntu
Udalerriarekiko lotura: eskatzaileak/ek eta proiektuak Zumaiako udalerriarekin duten lotura, guztizko puntuazioaren % 10. Guztizko puntuazioaren % 5era iristen ez diren eskaerak deialditik kanpora geratuko dira.
BIGARREN FASEA 80 puntu
-
Proiektuaren kalitate artistikoa (40 puntu).
-
Aurrekontua, finantzazio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).
-
Bestelako puntuak:
-
Euskara: sorkuntza euskaraz izatea, hizkuntzari ekarpena...(10 puntu).
-
Proiektuan genero ikuspegia txertatuta egotea (10 puntu).
-
Herrian egingo den aurkezpen edo lanketa (aurkezpen, emanaldi, erakusketa, tailer...) eta Zumaiatik at izango duen ibilbide proposamena. (10 puntu)
HIRUGARREN FASEA: 10 puntu
-
Curriculum Vitaea (10 puntu)
Proposamenak aurkeztea
Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 2an itxiko da.
> Deialdia
> Eranskinak: Eskaera orriak
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
Dirulaguntzak
- Maiatzaren 30ean amaituko da gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea 2025/05/11
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka martxan jarri du Udalak 2025/05/08
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, maiatzaren 26ra arte 2025/04/15
Zumaia bizitzeko da
- Estazio kalean hainbat hobekuntza egingo ditu Udalak 2025/05/14
- Larunbat honetan irekiko da Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko epea 2025/05/12
- Maiatzaren 30ean amaituko da gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea 2025/05/11
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka martxan jarri du Udalak 2025/05/08