Paolbideko komun publikoa konpontzen ari da Udala
Zumaiako Udalak paolbideko komunak konpontzeko lanak hasi ditu, eta, ondorioz, hiru astez itxita egongo dira. 20.000 euro erabiliko ditu komunen egoera hobetzeko.
Martxan daude Paolbideko komuna eraberritzeko lanak. Gaur egun, komunaren estalkiaren iragazgaiztea egoera txarrean dago, eta euria egiten duen bakoitzean, biltegia eta bainugela urez betetzen dira. Horrek arazoak sortzen ditu komuneko azpiegituretan eta elektrizitate-sisteman, erabiltzaileen segurtasunerako arriskua suposatuz.
Egoera konpontzeko, estalki osoa iragazgaiztuko da, eta barruko biltegia konponduko da. Era berean, barrualdea eta kanpoaldea margotuko dira, instalazioen itxura eta erabilgarritasuna hobetuz. Obrak guztira 20.000 euroko aurrekontua izango dute, eta lanak amaitzean komunak berriz martxan jarriko dira.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



