Patxita parkea berregokitu du Udalak
6 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako jolas egitura berri bat jarri da bertan, lurreko zoladuraren eremua handitzearekin batera.
Aita Mari Herri Eskolaren aldameneko plazan dagoen parkea egoera txarrean egonik, 2023ko maiatzean Patxita parkea eraberritu zuen Udalak. Zoladura berria jartzeaz gain, jolas-gunea berritu zen, eta bereziki 2 eta 6 urteko haurrei zuzendutako jolasak jarri ziren bertan.
Herritarren ekarpenak kontutan hartuta, eta herriko haur parkeen egoera zein horietan dauden azpiegiturak aztertuta, haur helduagoei zuzendutako egitura berri bat jarri da orain Patxita parkean; herriko gainontzeko haur parkeetan ez dagoen modukoa da jolas-egitura berria. Horiek horrela, Patxita parkea 2 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako gunea izango da aurrerantzean. Horrekin batera, zoladuraren eremua zabaldu da, eta brigadak parkearen inguruko lurraren egoera hobetu du. Udalak 17.841 euro erabili ditu lan horiek egiteko.
Hurrengo pausoa: Marianton parkea
Egun eraikita dauden haur parkeen egoera hobetzeaz gain, haur parke berri bat egitea da Zumaiako Udalaren asmoa, Mariantonen (Alai auzunea), Patxita parkearen eremutik gertu. Horretarako, Haurren Kontseiluarekin batera egin du lanketa. Adin guztietako haurrentzako espazio handi bat izango da, eta, besteak beste, 250 metro koadroko estalpea izango du guneak. 2024 amaieran hasiko dira eremu osoa berregokitzeko lanak. Lan horiek amaituta, haur parkeen inguruko azterketa osatu, eta betetzeko dauden hutsuneei ekingo die Udalak.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Zumaia bizitzeko da
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22



