Salgai daude erosketa bonoak
30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ditzakete zumaiarrek, eta 2023ko urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Orain arte egindako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, udazkeneko bono kanpaina berria abiatu dute Udalak eta Gertu merkatari elkarteak. Zehazki, 30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak jaulki dituzte. Txartel bakoitzak 10 euroko lau zati ditu, eta banaka edo batera erabili daiteke. Herritarrek gaurtik aurrera erosi ditzakete turismo bulegoan, agortu arte.
Herritar bakoitzak bi bono eskuratu ahal izango ditu, eta bonoa erostean NANa edo identifikazio txartel bana erakutsi beharko da bono bakoitzeko. Erosketa txartelak 2022ko azaroaren 16tik 2023ko urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dira, kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan.
Albiste erlazionatuak
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



