San Telmoko igogailua egiteko lanak hasi ditu Udalak
Ekainean igogailua martxan egotea aurreikusten du Udalak. Bizilagunen eskaerei erantzunez, igogailuaren goiko aldea ere hiritartuko da, Larretxo auzuneko irisgarritasuna hobetzeko.
295.500 euro bideratuko ditu Udalak San Telmoko igogailua egitera. Hiru-lau hilabete iraungo ditu obrak, eta igogailuak San Telmo kalea eta Larretxo auzunea lotuko ditu. Horrenbestez, ekainerako igogailua martxan egotea aurreikusten du.
2021eko maiatzean Larretxoko bizilagunekin egindako bileran jasotako ekarpenak kontutan hartuta, igogailuaren goiko aldeko gunea ere hiritartu egingo du Udalak. Eremuko espaloiak zabalduko ditu, eta Larretxo auzuneko 7 eta 13 atarien artekoobra ur hornidura sarea berritzeko baliatuko du. Gainera, plaza berdearen bi ertzetan malda irisgarriak eginez igogailua eta Larretxoko plataforma laua elkar daitezkeen ere aztertuko da, azterketa horren emaitzaren arabera lan horiek egiteko.
San Telmo kalea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailuaren proiektua.
Larretxo auzunean irisgarritasuna hobetzeko egingo diren lanen planoa.
Zumaiako Udala 2021eko maiatzean bildu zen Larretxoko bizilagunekin, eta Iñaki Ostolaza alkateak bertan azaldu zuen Larretxoko irisgarritasuna hobetzeko bi igogailu egiteko konpromisoa. San Telmoko igogailuaren obrak martxan daue dagoeneko, eta Itzurunbideko igogailua egiteko ideia lehiaketa prozesua bere martxan doa.
Itzurunbideko igogailuaren proiektua martxan
Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko prozesua ere badoa aurrera. Ostegun honetan amaitu da ideia lehiaketara proiektu proposamenak aurkezteko epea, eta Udalak dagoeneko osatua du epaimahai teknikoa.
Udaleko eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak proposatutako arkitektoek osatutako epaimahaik puntuatuko ditu jasotako proposamenak, kalitate teknikoa eta estetikoa kontutan hartuta -100 puntu emango dizkiote gehienez proiektu bakoitzari-. Ondoren, lau proposamen onenak parte hartze fasera pasako dira -20 puntu banatuko dira fase honetan-. Zumaian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute bozketan. Ondobidean, martxoan zehar proiektu onenak ikustekoeta bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Bozketa egunen inguruko informazioa eta bestelako xehetasun guztiak zumaia.eus webgunean argitaratuko ditu Udalak.
Albiste erlazionatuak
Auzoak
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Hastear dira Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatzeko lanak 2024/10/28
- Zabalik dago trenzubiaren azpiko pasabidea 2024/10/16
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
Irisgarritasun Plana
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
- Igogailu publikoak gauez ere erabilgarri egongo dira aurrerantzean 2024/06/27
Hirigintza
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19