Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak
Apirilaren 14tik 23ra bitartean ospatuko dira 2023ko santelmoak.
2023ko San Telmo jaietako egitaraua aurkeztu dute herriko eragileetako eta Zumaiako Udaleko ordezkariek San Telmo ermitaren parean. Beste urte batez, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria.
Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua ostiraletik hasiko da. Bertso saioak, kontzertuak, txaranga eta elektrotxarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak. Ekitaldi horiek guztien antolaketan "ezinbestekoak" izan dira herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten herritar eta elkarte guztiei.
Festez gozatu, arduraz jokatu
Festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Ildo horretan, asteburu osoan zehar eraso matxisten aurkako gunea izango da Saregile plazan, 23:00etatik 03:00etara. Datorren astean zehar emango dituzte xehetasun gehiago.
Horrekin batera, festaz ingurukoekiko zein inguruarekiko errespetuarekin gozatzeko deia egin nahi du Udalak. Azkenik, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan.
SANTELMOAK 2023OSTIRALA 1418:00 Odieta, GKS eta IAk antolatuta, pala egokitua binaka. 22:00 Zumaiena, bertso jaialdia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria. Gai-jartzailea: Jon Maia. 22:00 Txosna eremua, DJ gaua. Azkura, Magnolia eta Loti. LARUNBATA 1511:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira. 12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta. Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak. 12:30 Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar. 13:00 Ondartxo, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzak. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan. 13:45 Kofradiako plaza, Zumaiako Arku Dantza. 14:30 Herri eskolako frontoia, gazte bazkaria. 17:00 Odieta, Gaztetxoentzat, Kuadrillen arteko herri kirolak. 18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Joxe Mendizabalekin kantu kalejira. Bazkalondoan Gazte Asanbladak antolatuta, Elektrotxorongo elektrotxaranga kalejiran. 21:30 Torreberrin, GKS eta IAk antolatuta, Bassagain Sound System. Ondoren, DJ sesioa: Julen Lujan, Saizar eta Guija. 22:30 Txosna eremua, Gazte Eguna. Kontzertuak: MICE, Kokein eta TOC. 22:30 Kofradia, dantzaldia: Bide Batez. 23:30 Txosnagunetik abiatuta, Kalea eta gauak gureak dira manifestazioa. IGANDEA 168:00 Goiz soinua Ustekabe txarangarekin. 11:00-13:30 Oxford aretoa, Santelmoetako XX. Scalextric torneoa. 11:30 Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat. 12:00 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda. 13:00 Ustekabe txarangaren saioa. 16:30-19:00 Oxford aretoa, Santelmoetako XX. Scalextric torneoa. 17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak. 18:00 Txosnagunean kontzertuak: Karter eta Hoben. 18:30 Torreberri, antzerkia: Patata Tropikala, Azken eguzkilorea. 18:30 Ustekabe txarangaren kalejira. 22:15 Danborrada Berezia. 22:30 Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak. Gauerdian Kofradia, Bandera igotzea Jose Luis Doval arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak. Danborrada amaitutakoan, berbena Joselu Anaiak taldearekin Kofradiako plazan. 00:30 Txosnagunean, pintxada: Esther Sound System. ASTELEHENA 17 SAN TELMO EGUNA10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara. 10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie. 11:30-14:00 Odieta, puzgarriak. 12:30 Incansables txaranga. 16:30-19:00 Odieta, puzgarriak. 17:30 Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak. 18:00 Kofradia, Plaza Dantzak eta gehiago. 18:30 Kalejira Incansables txarangarekin. 19:30-22:30 Kofradia, dantzaldia: Lotxo. OSTIRALA 21Eusebio Gurrutxaga plaza, Rana eta Pote txapelketa irekia, Beheko Plaza elkarteak antolatuta: 17:00 12-16 urte / ondoren +16 urte 19:30 Poteo feminista. 20:00 Oxford aretoa, “Bertsofest”. 21:00 Txosnagunean, bertsio gaua. LARUNBATA 2210:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, XXIII. Olagarro-zopa lehiaketa. Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilariak. 11:00 Odieta plaza, haur jolasak: Kulkiren Baserriko herri kirolak. 12:00 Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Lezoko Sutargi abesbatzak. 14:00 Txosna eremua, Denak etxera! argazkia. 14:30 Herri bazkaria Ordu berean Torreberrin, IA eta GKSk antolatuta, Ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertu akustikoa: Ktarsia. 17:30 Kofradia, Eneko magoaren Tilin-tilin ikuskizuna txikienentzat. 18:00 Urrezko aizkora txapelketa. 18:30 Jainekin txaranga. 19:00 Hamarru elektrotxaranga. 22:00-01:00 Kofradia, diskoteka DJ Davila. 22:00 Torreberri, GKS eta IAk antolatuta, kontzertuak: Animales Muertos, Rodeo, Mehatxuka eta Ukabil. 22:30 Txosna eremua, kontzertuak: Eire, Olaia Inziarte eta Soinuz blai. IGANDEA 238:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin. 11:30 Kofradia, trikiti kalejira Trikilekurekin 12:00 Itzurun hondartza, zaldi lasterketa. 12:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira. 17:30 Eusebio Gurrutxaga plaza, txikienentzat, DJ Porru. 18:00 Iraunkorrak txaranga. 18:00 Trainerillen estropadak, XXXVIII. San Telmo saria (gizonezkoak) eta IX. San Telmo saria (emakumezkoak). 19:30 Kofradia, erromeria: Sukar. 22:30 Sukar taldearen bigarren saioa. Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra. |
Albiste erlazionatuak
Festak
Parte hartzea
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12