Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak
Apirilaren 5etik 14ra bitartean ospatuko dira 2024o santelmoak.
2024ko San Telmo jaietako egitaraua aurkeztu dute herriko eragileetako eta Zumaiako Udaleko ordezkariek. Beste urte batez, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua ostiraletik hasiko da. Bertso saioak, kontzertuak, batukada eta txarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak.
Ekitaldi horiek guztien antolaketan "ezinbestekoak" izan dira herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten herritar eta elkarte guztiei.
Festez gozatu, arduraz jokatu
Festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Ildo horretan, gauero eraso matxisten aurkako gunea izango da Kofradian, 22:00etatik 01:00era bitartean.
Horrez gain, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan, 20:30etik 00:30era.
Zumaiako Udalak eta herriko eragilek arduraz jokatuz eta elkartasunez festez gozatzeko deia egin diete zumaiar guztiei.
Pilota partida lehenengo igandean
Santelmoetan goi-mailako pilota partidak izango ditugu herrian. Apirilaren 9an (igandea) pilotari profesionalen bi partida izango dira, 17:00etan Aitzuri frontoian. 25 euro edo 30 euro balio dituzte sarrerek, eta dagoeneko salgai daude entradasfronton.com webgunean.
Bi partida ikusi ahal izango ditugu herrian: lehenengoa, eskuz banakako txapelketako final-zortzirenetakoa (zozketa bidez zehaztuko da bikoa); bigarrena, Altuna-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteen artekoa.
Santelmoak 2024. Egitaraua:
APIRILAK 5, OSTIRALA
18:00 Odieta frontoia, pala egokitua bikoteka: zumaiarren arteko partida eta gurpildun aulkiko pala, GKS eta IAk antolatuta
21:00 Txosna eremua, DJ emanaldia: Huegun, Luji, Maitx eta Goiko
22:00 Zumaiena, bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Maddalen Arzallus
APIRILAK 6, LARUNBATA
11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira
12:00 San Telmo ermita, txupinazoa jaiei hasiera emateko
Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta
Ondoren hamaiketakoa, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Tartea
alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak
12:30 Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar
13:00 Ondartxo, euskal dantzak Musika Eskolako haurren eskutik. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan
13:45 Kofradia, Zumaiako Arku Dantza
14:30 Herri eskolako frontoia, gazte bazkaria
17:00 Odieta, haur jolasak, Kulkiren itsasoko herri kirolak
Bazkalondoan Elektrotxorongo elektrotxaranga kalejiran, Gazte Asanbladak antolatuta
18:00 Iraunkorrak txaranga kalejiran
21:30 Torreberri, DJ saioa: Murxi, Saizar, Huegun eta Guija, GKS eta IAk antolatuta
22:00 Txosna eremua, Gazte Eguna Kontzertuak: Perlata, Neallta Fola eta Skareggekasko
22:30 Kofradia, dantzaldia Bide Batez
APIRILAK 7, IGANDEA
08:00 Goiz soinua Ustekabe txarangarekin
11:00 trikiti kalejira Trikitxas bikotearekin
11:30 Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat, Arbustain Motor Elkarteak antolatuta
12:00 Sagarbide ikastetxetik irtenda, haurren danborrada
12:30 Ustekabe txarangaren saioa
17:00 Udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari bandarekin
Jarraian Torreberri, Porrusalda erromeria
17:30 Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak
18:30 Ustekabe txarangaren kalejira
19:00 Txosnagunea, kontzertuak: The Grace of Dionysus, Pertz eta Biderbost 19:00 Trikitxas bikotearekin trikiti kalejira
22:15 Danborrada berezia
22:30 Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak
Gauerdian Kofradia, bandera igotzea Pedro Etxabe Etxabe arrantzale
ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak
Jarraian Kofradia, berbena Joselu Anaiak taldearekin
00:30 Txosnagunea, DJ saioa La Fulana
APIRILAK 8, ASTELEHENA: San Telmo eguna
10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara
10:30 Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea
Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie
11:30-14:00 Odieta, puzgarriak
12:30 Incansables txarangarekin kalejira
16:30-19:00 Odieta, puzgarriak
18:00 Kofradia, plaza dantzak eta gehiago
18:30 Incansables txarangarekin kalejira
19:00 Aitzuri pilotalekua, zesta-punta jaialdi profesionala. Gizonezko eta emakumezkoen finala
19:30-22:30 Kofradia, dantzaldia Lotxo taldearekin
APIRILAK 12, OSTIRALA
17:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, 12-16 urte.
Ondoren, +16 urte. Beheko Plaza elkarteak antolatuta
19:30 Amaia plaza, irrintzi txapelketa feminista + brindisa
20:00 Oxford aretoa, Bertsofest
21:00 Txosnagunea, bertsio gaua
APIRILAK 13, LARUNBATA
10:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, XXIV. Olagarro-zopa lehiaketa.
Ekitaldia alaitzeko trikitilariak Elustondo anai-arrebak
11:00 Kofradia, hamaiketako musikatua Joxe Mendizabalekin.
Jarraian Erribera, kantu kalejira
14:00 Denak Txosnetara! Argazkia
14:30 Txosna eremua, bazkaria
Ordu berean Torreberri, ikasle eta gazte bazkaria. GKS eta IAk antolatuta
Bazkalostean, kontzertu akustikoa: Edu Zardoya
17:30 Herriko txaranga eta Pello eta Nikolasa erraldoiekin kalejira
18:00 Odieta, Urrezko aizkolarien XXVII. Banakako txapelketaren lehen kanporaketa (Eusko Label Saria)
18:30 Herriko txarangarekin kalejira
21:30 Torreberri, kontzertuak: RPG-7, Habemus Papam, Istilu, Hoben eta Ballium, GKS eta IAk antolatuta
22:00-01:00 Kofradia, diskoteka DJ Davila
22:30 Txosna eremua, kontzertuak: Akaleia, EZEZEZ eta Rukula
APIRILAK 14, IGANDEA
08:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin
11:00-13:30 Oxford aretoa, santelmoetako XXI. Scalextric torneoa
12:00 Itzurun hondartza, zaldi lasterketa
12:00 Sutan txarangaren kalejira
16:30-19:00 Oxford aretoa, santelmoetako XXI. Scalextric torneoa
17:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Bizijolas jolasak eta tailerrak
18:00 Sutan txarangaren kalejira
18:30 Trainerillen estropadak, XXXIX. San Telmo saria (gizonezkoak) eta X. San Telmo saria (emakumezkoak)
19:00 Babarrunba taldearekin kalejira
22:00 Sukar taldearekin erromeria
Gauerdian bandera jaistea eta santelmoei agurra
Albiste erlazionatuak
Festak
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Zumaia bizitzeko da
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27