Zuhaitz Egunaren barruan, Santiagoko dunetan arteak landatuko dituzte igande honetan

2023/03/09

Zuhaitz Eguna izango da igande honetan, apirilaren 12an. Familiartean, arteak landatuko dituzte Santiagoko dunetan, inguruko biodibertsitatea babesteko. 10:00etan Santiago hondartzako arranplan elkartuko dira, eta 10:30ean ekingo diote zuhaixkak landatzeari.

Santiagoko dunen trantsizio naturala baso bihurtu nahi da. Horretarako, espezie inbaditzaileak desagerrarazi, eta horren ordez artadi bat sortea da asmoa, inguruko biodibertsitatea basbesteko. Aurtengo Zuhaitz Egunean horixe da Zumaiako haur eta familiei egiten zaien erronka.

Ingurunea babesteko, espezie inbaditzaileak kendu aurretik, espezie autoktonoak landatu behar dira. Horrela, inguru horretako biodibertsitatea babesteaz gain, itzalguneak sortuko dira, perretxiko espezie ezberdinak eta Gipuzkoan aurkitzen zailak diren orkidea espezieak babespean mantentzeko.

Jarduera honekin, ingurunea babesteaz gain, Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologikoa ezagutzeaz gain, ibai eta estuarioetako habitat eta espezieek biodibertsitatearen kontserbaziorako duten balioaren kontzientzia sustatu nahi dira.

zuhaitz eguna 2023_page-0001.jpg