Sormen proiektuak babesteko 5.000 euroko beka sortu du Zumaiako Udalak
Kultura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argazkia, antzerkia, literatura, musika, dantza eta koreografia edo diziplina anitzen arteko lanak barnebiltzen ditu deialdiak, eta proposamenak urriaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu du Zumaiako Udalak beka berri hau. Kultur sorkuntza bezala ulertuko da artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak.
Proiektua aukeratzeko zenbait irizpide hartuko ditu kontutan epaimahaiak:
- Udalerriarekiko lotura: 10 puntu. eskatzaileak/ek eta proiektuak Zumaiako udalerriarekin duten lotura, guztizko puntuazioaren %10a. Guztizko puntuazioaren %5era iristen ez diren eskaerak deialditik kanpora geratuko dira.
- Proiektuaren kalitate artistikoa: 40 puntu.
- Aurrekontua, finantziazio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: 10 puntu.
- Euskara: 10 puntu. Sorkuntza euskaraz izatea, hizkuntzari egiten dion ekarpena...
- Genero ikuspegia: 10 puntu. Proiektuan genero ikuspegia txertatuta egotea
- Ibilbidea: 10 puntu. Herrian egingo den aurkezpen edo lanketa (aurkezpen, emanaldi, erakusketa, tailer...) eta Zumaiatik at izango duen ibilbide proposamena.
- Curriculum Vitaea: 10 puntu. Partehartzaileen esperientzia eta egindako bestelako proiektuak.
5.000 eurokoa da beka, eta banaka zein taldean aurkeztu daiteke. Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Dirulaguntzaren kontzeptu guztiak dirulaguntza izendatu eta 9 hilabeteren epean egin beharko dira.
Proposamenak aurkeztea
Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 5ean itxiko da.
> Deialdia
> Eskaera orria
Albiste erlazionatuak
Kultura
Dirulaguntzak
- Zabalik dago euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia 2025/06/19
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- Kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 18ra arte 2025/06/09
- Maiatzaren 30ean amaituko da gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea 2025/05/11