TAO berria baloratzeko herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Udalak
Herritarrek partaidetza.zumaia.eus webgunearen bidez eman dezakete iritzia, azaroaren 9ra arte.
Zumaiako Udalak TAO ordenantza berria onartu zuen urte hasieran. Aldaketa egiteko, mahai tekniko-politikoa indartu zuen Udalak, teknikarien iritziei ez ezik, herritarrek sistemaren inguruan zituzten kritikak eta ekarpenak kontutan hartuta idazteko ordenantza berria.
Ordenantza berria apirilaren 1ean sartu zen indarrean, eta ordutik TAO sistemaren aldi desberdinetan erregulazioak nola funtzionatu duen ikusteko aukera izan dute herritarrek. Horrenbestez, TAO sistemaren balorazioa egitean kontutan hartzeko, herritarren ekarpenak eskatzen ditu Udalak. Horretarako, partaidetza.zumaia.eus webgunea erabili beharko dute, azaroaren 9ra bitartean.
> Eman zure iritzia
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Trafikoa
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04