Udal adierazpena, Zumaian gertatutako sexu erasoa dela-eta
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du sexu erasoaren aurka, eta babes eta elkartasuna adierazi erasoa jasan duen emakumeari eta bere ingurukoei. Halaber, ostiral honetan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
Pasa den asteburuan, Zumaian, gizonezko batek emakume bati sexu erasoa egin ziola jakin du Udalak. Horren aurrean, Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du sexu erasoaren aurka, eta babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasoa jasan duen emakumeari eta bere ingurukoei. Udalak dituen informazio eta baliabide guztiak jarriko ditu erasotutako emakumearen esku, baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere.
Gertaeraren berri izan, eta, erasoen aurkako protokoloak zehazten dituen pausoak jarraitu eta gero, Zumaiako Udalak hurrengo erabakiak hartu ditu: alde batetik, Udalaren jarrera irmoa adieraztea, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten erasoak; eta, bestetik, herritar guztiei bide bat eskaintzea, gaitzespen argi bat agertu dezaten emakumeen aurkako indarkeriaren aurka, indarkeria ez baita soilik erasoa edo hilketa pairatzen duten emakumeen arazoa, jendarte guztiarena baizik.
Instituzioen ardura da herritarron giza eskubideak bermatzea eta Zumaiako Udalak lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurkako borrokan. Halaber, Udalak herritar guztion inplikazioa eskatzen du. Izan ere, gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke eraso bat saihesteko.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak, Zumaiako Mugimendu Feministarekin batera, dei egiten die herritar guztiei ostiral honetan egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Beheko plazan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Indarkeria matxista
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2022an 2022/11/23
Feminismoa
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
Berdintasuna
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26