Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte asteazken honetan
Asteazken honetan (ekainak 21) izango dira bilerak: 17:00etan euskaraz, eta 17:45ean gazteleraz. Bi saioak Aita Mari zine aretoan izango dira.
Aurtengo udan Zumaian egingo diren Udaleku Irekietan parte hartuko duten haurren guraso eta tutoreekin bilera egingo dute Ludotekako hezitzaileek. Bileran, euren haurra zein taldetan egongo den esango diete gurasoei, eta ildo beretik, udalekuetako programazioaren berri emango zaie.
Hala, ekainaren 21ean bi bilera deitu dituzte gurasoei zuzenduta. Lehenengoa euskaraz izango da, 17:00etan; bigarrena, gazteleraz, 17:45ean. Bi saioak Aita Mari zine aretoan izango dira. Udalekuen inguruko zenbait gai landuko dituzte bileran eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, gurasoek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.
Albiste erlazionatuak
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Ludoteka
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



