Uztailetik aurrera, formakuntza eskaintza zabala merkataritza sektoreko profesionalentzat
Formakuntza saioak prestatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, merkatariak eta zerbitzu enpresak digitalizazio arloan prestatzeko.
Uztailean hasi eta abendura bitartean, merkatarientzako eta zerbitzu enpresentzako hainbat prestakuntza tailer eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.
Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, digitalizazioaren alorreko bi prestakuntza tailerrekin hasiko da ekimena. Helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko enpresei beren negozioen lehiakortasuna hobetzen lagunduko dieten trebakuntzak eskaintzea, bereziki digitalizazio alorrean.
Aurrez aurrekoak izango dira uztaileko bi prestakuntza tailerrak. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira eta tailer bakoitza bi orduko bi saioz osatuko da. Ordutegia sektorearen arabera egokitu da eta 14:00etatik 16:00etara bitartean eskainiko dira tailerrak.
Urritik aurrera, 20 orduko bi ikastaro antolatuko dira: lehena, erakusleihoak apaintzeari buruzkoa eta bestea, sare sozialetan iragarri nahi diren produktuen argazkien ingurukoa.
UZTAILEKO PRESTAKUNTZA TAILERRAK:
Facebook eta Instagram sare sozialetako iragarkiak (UZTAILAK 8 eta 12)
Facebooken eta Instagramen iragarki-kanpaina bat sortzeko tailer praktikoa izango da. Helburua da Facebook edo Instagramen orri bat sustatzeko, webgunera trafikoa eramateko edo produktu edo zerbitzu bat sustatzeko beharrezko ezagutzak eskuratzea. Tailerrean zehar, iragarki kanpaina osoa diseinatuko da, xede-publikoaren segmentazioak, irudiak, bideoak eta iragarkiak osatzen dituzten testuak barne.
SEOaren hastapenak; webguneen posizionamendua bilatzaileetan (UZTAILAK 15 eta 19)
Webguneek bilatzaileetan duten posizionamendua hobetzera bideratutako tailer praktikoa izango da. Adibide praktikoetatik abiatuta, bilatzaileek webguneetako informazioa jaso eta nola ordena jakin batean kokatzen dituzten aztertuko da; posizionamendua hobetzeko tresnak eta jardunbide egokiak erakustearekin batera.
ARGIBIDEAK ETA IZEN-EMATEAK:
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21



