Zaintzen sistema publiko-komunitarioaz ariko da Miren Aranguren asteazken honetan
Udalerrietako erronketan egingo du azpimarra hitzaldian. Hitzaldia apirilaren 6an (asteazkena) izango da, 18:30ean Emakumeon* Etxean.
Aurtengo martxoaren 8aren bueltan, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak zaintzaren gaia mahaigaineratu nahi izan du. Pandemia egoeran zehar inoiz baino ageriago ikusi da bizitzak sustengantzeko zaintzen garrantzia, eta martxoaren 8an mugimendu eta elkarte feministek zaintza sistema publiko-komunitario baten beharrean egin zuten azpimarra. Gainera, Zumaiako Udalaren III. Berdintasun Planean landu beharreko lerro bat da zaintzarena. Gaiaren garrantziaz jabetuta, eta agendan txertatuta dagoen gaia izanik, Zumaiako Udalak bere ekarpena egin nahi dio bide horri. Horregatik, hiru saio antolatu ditu zaintzaren inguruan Zumaian egin beharrekoen inguruan hausnarketa sustatzeko.
Martxoaren erdialdean Ana Fernandez Cubero izan zen Zumaian, eta zaintzen arkitekturen inguruko bi eguneko formazioa eskaini zuen. Oraingoan, Miren Aranguren Emagin elkarteko formatzailea izango da gurean. Saio honetan, elkar zaintzeko sistema publiko-komunitarioaz ariko da Aranguren, fokoa udalerrietako erronketan jarrita. Hitzaldia apirilaren 6an (asteazkena) izango da, 18:30ean Emakumeon* Etxean.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Emakumeon* Etxea
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Emakumeon* Etxea ere ikasturte berriari ekiteko prest 2025/09/09
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Berdintasuna